Herriz Herri - Luhuso (L) | 2022ko Irailaren 22a
Papogorri edo oihaneko bide batean
"Papogorri" ikusgarria, ipuin musikala da, 3 urtetik goiti ikusgai dena. Naia Robles eta Oihan Delavigne Robles-ek dute ipuin ilustratu hau sortu. Ikusleeri Papogorriren abenturen segitzea eta partekatzea proposatua izanen zaie.
Irailaren 23an, goizean eskolako haurrentzat etaarrastirian (19:30)edozeinentzat, Harri Xuri gelan, Musik'haria konpainiak esperientzia sentsorial berri batetan murgiltzea proposatzen du.
Papogorri segi dezagun bere oihaneko abenturetan... soinu ezberdinekin jolastuz, ipuin irudimenean sartzeko.











