Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2022ko Agorrilaren 04a

Egun berezia - Xardina besta - Pilota

Egun%20berezia%20-%20Xardina%20besta%20-%20Pilota

Egun berezia

Errobiko Salbatore parropian, agorrilaren 15ean Andredena Mari egunez, egun oso berezia iraganen da. Egun hortan Andde Ithurbide apez laguntzaileak bere apeztasuneko 60 urteak betetzearekin batera, bere azken meza emanen du Uztaritzen (10:30), meza nagusian. Parropia adinarengatik uzten du eta Baionan duen bere bizitegira erretiratuko da. Bainan egun hortan ez da bere besta bakarrik, Jean-Mixel Barnetche erretorrak ere ospatuko ditu bere apeztasuneko 40 urteak. Ondoko aste batez egun hori berriz aipatuko da. Egun eder baten itxura parropia osoarentzat.

Xardina besta

Urtero ohidura duen bezala, Labourdins elkarteak xardina besta agorrilaren 5ean antolatzen du, ortziralez, Bilgune plazan (20:30). Menua: xardinak piperradarekin, 8 euro gostako dena. Gaualdi hori Uztaritzeko gaiteroek alaituko dute. Euria gerta baledi aterbea segurtatua da. Ongi etorri deneri!

Pilota

Ez zen joan den igandean Kanboko pilota plazan ikusi partidekin agian nehor bihotz aldetik sobera minbera. Frantziako xapelketaren kontu, gazten mailan, luzean bi finalerdiak jokatzen ziren. Gazte horiek, ez bakarrik Kapito Harrirentzat ari zirenek, bainan ere beren arerioek, finalera heltzeko nahikari eta borondate handia erakutsi digute. Bat bestearen ondotik bi partida eder eta luze eskaini dizkigute, bakotxak 2 oren eta erdi pasaturik iraun dutena, anitz petto denen partetik, asko alderdi aldatzerekin. Kapito-Harrirentzat emaitzak galtze batekin eta garaipen batekin iragan dira. Lehen partidan A taldeak -Lapergue/Doussin/Barnebougle/Etcheverry/Urrutia- 11/13 galdu du Baigorriren kontra. B taldeak -Bidart/Alzuri/Sarthe/Sallaberry/Migueltorrena- 13/12 irabazi du Donapaleuren kontra. Ondorioz Zubietan iragan zen finalaren ordaina ez da gertatuko. Beraz gure B taldea Uztaritzen agorrilaren 19an finalean izanen da, Baigorriren kontra. Joan den igandeko partidak ikusi eta, ez da agian nehor atrebituko aitzinetik erraitera faboritoa nor izanen den. Gerokoak geroko. Gazte maila hortan gure talde bat bada atxiki ttipian, finalerdia jokatuko duena heldu den astean.

Igande goizean jokatzen zen ere Uztaritzeko Bilgune plazan, luzean helduetan A mailako finalerdia. Luzean nagusitu da Hardoitarrak taldeari 13/4 irabaziz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3657. zbk

Gure Hitza | 2022/08/04

Bestaz-besta?

Janbattitt Dirassar

Bestak, pestak, festak, ez dugu denek beti hitz bera erabiltzen, bainan denak gauza beraz ari gira, denek, edo kasik denek, hoin maite ditugun besta horietaz! Bi urte eta erdiz nunbait han besta frango edo ez dira batere egin, edo arras murrixki, ezagun zen bazela hor eskas handia! Orain bestak berriz hor dira eta badute ikaragarriko arrakasta! Denek gogoan nolako mundua bildu den Iruñako San Ferminetan, gauza bera egun hauetan Baionako bestetan, beren 90 urteak guziz airoski ospatzen zituztela! Hoinbeste jende hoin harro, gehienak xuri eta gorriz jantziak! Egitaraua ere gisa hartakoa! Hor aipatzen ditugu aspaldian fama handi-handia duten bestak bainan beste anitzek ere nola ez dituzte bazterrak harrotu, izan Donibane Lohizunen, Hazparnen, Uztaritzen, Maulen, Donapaleun, Pausun eta beste anitz tokitan! Agorrileko Andredena Mariak ekarriko dituenak ere gaitzak izanen dira itxura guzien arabera, aroa batere alde izanez geroz segurik! Bai, jendea azkarki atxikia dago herriko b...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016