Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2022ko Irailaren 22a
Herriko bestak
Denboran, duela anitz urte, abendua hastean, Santa Eulalia parropiako patroiaren egunarekin ospatzen ziren (ikus ikastolen egutegian "Olaia" abenduaren 10ean).
Noizbait aitzinatuak izanik, beraz aspalditik, urriko lehen igandearen inguruan iragaiten dira. Aurtengoetan irailaren 30etik urriaren 2ra, egitarau xume bainan politaren mentura dugu.
-Ostirala (20:00), Arberoa txaranga, talo eta ostatu, (22:00) Andoni Ollokiegi.
- Larunbata (17:00), Artetxean "motoa" eta "Edgar" antzerkiak herriko haur eta gaztek emanik, (20:00) zikiroa Kolokak animatua, ondotik dantzaldia Kolokarekin.
- Igandea(11:30), komiteak eskaini aperitifa, (12:30) kantu bazkaria Artetxean Watson-ekin. Izen emaitea ahal bezain goiz: 06-84-53-14-44 deituz, (16:30) indar jokoak, haurrendako jokoak, (19:30) talo eta ostatu "Saltoka" taldearekin.
-Aingirak etxera eremaiteko, Haramboure ostatuan, manatzeko deitu 05-59-29-66-16, irailaren 28ko.
Anartean herriko gazteak etxez etxe badabiltza usaiako eskearen egiten, ongi etorriak izan ditela!










