Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2022ko Agorrilaren 04a
Kattalin Ithurralderen heriotza - Etxe bat sutan
Kattalin Ithurralderen heriotza
Kattalin Ithurralde, sortzez donibandarra, euskaltzale sutsua, fededun handikoa, 107 urtetan hil da. Begiraleak kultur elkartearen sortzaileetarik bat zen. Bere senarra André Ithurralde herriko auzapez egona, bost haur ukan zituzten. Donibaneko elizan iragan dira elizkizunak, jende multzo andana etorria zelarik Kattalin-i azken agurraren egitera.
Etxe bat sutan
Joan den astean Chauvin-Dragon karrikan eraikin bat erre da. Sutea nahitara emana izan da. Solairuetako etxebizitzak eta behereko jatetxea suntsituak izan dira. Erortzeko mehatxua izanez eraikina aurtikia izan da, horri esker, suhiltzaileek sua kontrolatu ahal ukan dute.
Hor bizi zirenak CCASren eta hurbilekoen laguntzarekin aterpea atzeman dute. Sua piztu duena da bakarrik suhiltzaileek eta RAID-eko poliziak ebakuatu ahal ezin ukan dutena. Bere apartamentuan errefuxiatua zen arma batekin. Haren gorputza hondakinen artean aurkitua izan da.