Azalekoa | 2023ko Ekainaren 22a

Harribeltza guneko aztarnak

P.J.

Harribeltza%20guneko%20aztarnak

Ekain hastapenean, Harribeltza munora deituak izan gira, bi arkeologo gaztek gain hartan egiten zituzten miaketen berri hartzeko. Suhuskuneko gainetan aurkitzen da Harribeltza, Landibarreko lurren juntan, Azkonbegi begi bistan daukagula. 478 metroko goratasuna dauka Harribeltzak. Tokiko jendeek Ilharramunoa deitzen dute. Batzuk diote Napoleonen garaiko gotorlekua dela gune hori. Errealki, protohistoriako gazteluzahar bat izan daiteke. Bost hektarea nonbait han estaltzen ditu. Arkeologian afizio

"DiachroNive" programa

Baigorrin kokatua den Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiaren arduradun bezala ezagutzen dugu Pablo Marticorena bai eta Neolitoan berezitua den arkeologo bezala, Euskal Herriko lehen laborarien bizimoldeari eta bilakaerari bereziki interesa ekarririk. Bi urteren prestakuntza behar ukan duen "DiachroNive" programa eman du bidean, Marianne Deschamps arkeologoarekin partzuergoan. "Diakronia", erran nahi baita arkeologiaren kasuan gune baten bilakaeraren ikerketa garai desberdinetan, eta "Nive/Errobi" eskualdea uztartuz. Programa horrek hiru miaketa ezarri ditu bidean, Frantziako kultura ministeritzak hiru urterentzat baimendu dituenak: Harribeltza gunearena maiatzaren 29tik ekainaren 11ra, Anouk Sarrazin arkeologoaren zuzendaritzapean; Kanboko Olha gune neandertalarena, udan; eta Jarako Arrondo trikuharriarena, Irulegin, irailean. Jakinez kultura ministeritzak urtean 250 indusketa baizik ez dituela onartzen frantses lurralde osorako, DiachroNive horren kondu ukandako baimenak zinez ongi-etorriak dira, hain dira arraroak azken hamarkada hauetan. Hergaraiko ibarrean ere miaketa batzuk egingo dituzte. Oro har, oldar berri baten abiatzea beharbada, noizbait Euskal Elkargoak eta Departamenduak arkeologiaren alorra beren gain hartu nahi badute bederen, orain arte maluruski egiten ez dutena.

Aztarnen ikerketa

Bi astez ez da gune handia ikertzen ahal, Harribeltzaren %0,1 baizik ez da miatua izan. Han aurkitu ditugu Anouk Sarrazin eta Pablo Marticorena, arkeologiaren alorrean istudiante diren hamar gazteren laguntzarekin, mutiko eta neska, bat Suitzakoa, beste bat Belgikakoa, eta besteak Nantes, Tours, Montpellier eta Parisko unibertsitateetan direnak, hauetarik bat kabiliarra, Euskal Herrian izaiteaz loriatua, "populu anai" baten lurrean, berak zioenaz. Profil estratigrafikoa eginik, ari ziren denak suharki bi lur pezen ikertzen, nor palotearekin, nor palatxoarekin, edo neurriak hartzen edo ikertutakoa marrazkitan ezartzen, aurkitutako pieza ttiki arraroak artoski baztertuz, gerora jende berezituek sakonki ikertuko dituztenak.

Arkeologoen ustez, gune hori Antzinaroan koka liteke, Kristo aitzineko -450etik -100era nonbait han, baina hori aurkitutako aztarnek dute funski frogatuko. Jadanik lehenagotik aurkituak izan ziren hor gaindiko sator murruetan buztin errezko laginak, garai haietan izan zitekeen biziaren lekukoak. Oraingo miaketak agertu ditu beste aztarna batzuk, lurra bera ere mintzo da, bai eta harrien kokapena. Hots, indusketa mamitsu baten itxura hartu du Harribeltzarenak, nahiz xumea izan. Miatutako gunea berriz lurrez estalirik utzi dute arkeologoek, aurkitutako aztarnen emaitzak igurikatzen dituztela orain.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016