Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023ko Ekainaren 22a

Hazparneko Historia Batzordearen agiria - Herriko peska

Hazparneko%20Historia%20Batzordearen%20agiria%20-%20Herriko%20peska

À¯'"'¿Ondarea, Hazparneko Historia Batzordearen agiria

"2022ko urte amaieratik, Ondarea batzordea elkarte bilakatu da. Ordu arte, udaletxeko kanpo batzorde bezala kontsideratua zen, baina hunek ez zion ezagupen juridikorik emaiten.

Gogoeta luze baten ondotik, erabaki hori hartu dugu gure ahalbide propioen zabaltzeko nahikariarekin, nagusiki zapatagintzari lotua den Hazparneko iragan industrialaz hasia dugun ikerkuntza sakontzeko eta garatzeko xedearekin, bereziki molde honetan:

- Diru laguntza batzuk erdietsiz (kolektibitate desberdinengandik, Estatuarengandik eta beste...) Hazparneko iragan industriala ezagutu duten hiri batzuetan ikerketa bidaia batzuen antolatzeko: Fougères, Saint André de la Marche, Romans sur Isère eta abar... Gogoeta horiek funtsezko ikerketa sakontzea helburutzat izan behar dute (eginak izan diren ikerketen lantzea, iragan industrial horien erkaketak bideratzea... baina ere hiri horietako industrial memoria transmititzeko obratuak izan diren tresnen ezagutzea (interpretazio guneak, erakustokiak, deskubripen itzuliak, dokumentu pedagogikoak...).

- Hazparneko ikerkuntza egiten laguntzen ahal gaituzten instituzio eta erakundeekin partaidetzak finkatuz: departamenduko artxibategia, Euskal Kultur Erakundea, Eusko Ikaskuntza, ikerketa elkarteak...

- Unibertsitatearekin harremanak bideratuz, historia, etnologia, soziologia... sailetan ari diren ikasle batzuk libratuz, molde batean edo bestean, funtsezko ikerketarako edo interpretazio arloan sakondu behar dugun gogoetarako, horien laguntza onugarria izango litzateke.

Guretzat, antolakuntza hautu hunek ez du batere aldatzen Hazparneko herriaren eta Ondarea Historia Batzordearen arteko historiazko eta konfiantzazko harremana. Gure eskuzabaleko engaiamendua, gure herriaren ondarearen, oroz gainetik iragan industrialaren ezagupena haztea dauka helburutzat eta gure neurri apalean, herentzia horren transmisioa bideratu beharko lukeen gogoeta amankomunean parte hartzea."(segida ondoko egunetan)

Herriko igerilekua

Euskal Elkargoaren gain da martxoaz geroztik. Huna zoin diren idekitze orduak:

- Ekainaren 5az geroz eta uztailaren 1a arte: astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan (12:00À¢Æ''13:45 eta 17:00À¢Æ''18:45), asteazkenetan (12:00À¢Æ''17:45), larunbatetan (14:00À¢Æ''17:45)

- Ondotik agorrilaren hondarra arte: aste egunetan, bakarrik helduak (09:00À¢Æ''10:00) eta orori idekia (10:00À¢Æ''13:30 eta 15:00À¢Æ''20:00). Larunbat eta igandetan: (10:00À¢Æ''13:00 eta 15:00À¢Æ''20:00).

Gero, ekaineko tenore berak izanen dira urriaren 14a arte.

Badira bestalde talde animazioak, kurtso bereziak... Horien berri jakiteko 05-59-29-60-00 deitu edo idatzi piscine@ville-hasparren.fr.

Bada ere Igerikatzea deitzen den kluba trebatzeak eta konpetizioak proposatzen dituena, gehiago jakiteko 06-71-27-44-19 deitu edo igerikatzea@gmail.com.

Erakusketa

Urte guzian heldu eta haurrentzat tindu eta marrazki atelierrak egiten dituen Ortzia elkarteak, urteko lanen erakusketa antolatzen du Pierre Espil mediatekan, ekainaren 28a arte. Ikusi nahi duenak mediatekaren idekitze tenoreetan harat joaitea aski du.

Herriko pestak, ekainaren 23tik 26ra

Ostiralean - "Le grand jeu de Kiperpart" ikusgarria, Dimdou eta Tonix-ekin, Mendeala gelan eskola guzietako haurrentzat, eguerditan, enpresen bazkari alaitua herri zentroko ostatu guzietan, (16:00) espartin botatze lehiaketa Ezkien plazan, (19:30) Hazparne kantuz elizako plazan, (20:00) zuzi ibilaldiaren abiatzea Mendealatik eta ondotik pesten idekitze ofiziala, (20:30) Xiberotarrak taldearen kontzertua elizan, 5€ eta (22:30) Jondoni Joaneko sua elizaren aitzinean Joaldunekin.

Larunbatean- Goiz guzian ekoizleen merkatua Ezkien plazan mutxikoek alaiturik, (9:00) orga zaldien lehiaketa Hordagoren aitzinean, (10:00) hirunakako saskibaloi txapelketa Egoki gelan, (11:00) Danborradaren pintxo salmenta merkatuan, (12:00) pintxo poteoa herri erdiko ostatuetan, (15:00) pesten Olinpiadak frontoinetik (izena emaitea hobe: 06-75-39-13-90), Elgar Oinka, Hegalka eta Bailando dantza taldeen emanaldia, Soinubilako musikariekin Ezkien plazan, (20:30) kontzertuak frontoinean: Andoni Oilokiegi, Dupla, Xistors taldea eta (2:00) afterra Gaztetxean.

Igandean - (10:00) birla lehiaketa Eihartzean, (10:30) meza nagusia eta danborradaren desfilea, (12:00) danborradaren kontzertua Elgar Oinkako dantzariekin, Ezkien plazan, (16:00) Oinak Arin dantza taldearen emanaldia frontoian, (17:00) mutxikoak Patxi Perez-ekin eta behi lasterrak karriketan, (19:00) kontzertuak Otxalde eta Mister Saguak taldeekin.

Astelehenean- Goizean birla lehiaketa, (16:00) joko puzgarriak haurrentzat, (17:00 eta 18:30) pilota partidak, (18:00) dantza eta makila ikusgarria. Eguerdi eta arratsean aingira jatea Holakok alaiturik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016