Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2023ko Ekainaren 22a

Herriko bestak

Herriko%20bestak

Jondone kari urtero bezala, ekainaren 22tik 26a arte herriko bestak iraganen dira. Gomita luzatua da gorriz eta beltzez jantzirik etortzea, kantuz eta dantzan aritzeko gogoarekin. Egitarau aberatsa proposatua da, zenbaitzuk aipatzekotan ostegunarekin Ducontenian kitorik iraganen den kontzertua Neomak emazte taldearekin (21:30) eta Donibaneko suak larunbatarekin eliza aitzinean iraganen direnak (22:00).

Eskoletako ikasleek besten idekitzearen karietara, Herriko Etxeko balkoitik Xanpunek egin bertsuak kantatuko dituzte. Bertsu hauek, 1997ko martxoan Herria aldizkarian argitaratu ziren, "Itzuliño bat Donibane Lohizunen gaindi" izenarekin.

Nork ez ote du ikusi edo bederen famarik entzun

Zoin eder eta zoragarria zu, Donibane Lohizun?

Edertasuna eta gainerat zer historia duzun!

Hau ikusteak berak gizon bat egin dezake jakintsun.


Alde batetik itsasoa du, bertze aldetik mendiak.

Zuri begira akitu gabe alha ditazke begiak.

Izar itxura ematen dautzu goiz-albak utzi argiak,

Eta urrezko jantzi eder bat iguzki-sartze gorriak.


Arrantzaleak, baserritarrak eta berdin hiritarrak,

Elgarretarik bildu ditzagun gure herriko indarrak.

Bere lekua atxiki dezan gure hizkuntza zaharrak,

Beti gehiago distiratzeko Donibaneko izarrak.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016