Herriz Herri - Arrosa (NB) | 2023ko Ekainaren 22a

"Ehun urtez"

Ehun%20urtez

Lehen kabalkadako emanaldia joan den ibiakoitzean emana izan da. Arratsalde apalean eguraldia ez bazen ikusgarriaren emaiteko aproposa, ortziak eta euri erauntsiak zirela, ikusleak beldurrik gabe hurbildu dira, arrosatarrek prestatu obraren ikusteko. Gaitzeko lana eramanik, belaunaldi guzien parte hartzearekin, 3 orenez dantzariek eta zirtzilek plaza alegeratu dute, bururatzean fandango sorkuntza batek eta jokolari guziek eman kantuarekin ikusgarria bururatzen zela. Zorionak merezi dituzte baldintza horietan ikusgarria emanik!

Ondoko emanaldia uztailaren 9an (15:30), igandearekin emana izanen da, kabalkadatik landa Frigo, Kontrabanda eta DJ Martintx taldeek gaualdia animatuko dute.

Txartelak Euskalduna ostatuan Arrosan, Paris saltegian Donibane Garazin, Oronoz saltegian Baigorrin eta Lurra Bio dendan Hazparnen eros daitezke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016