Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 22a

Nahaskeriak

A.E

Noiznahi, kasik egun guziz erraiten ahal da, zernahi nahaskeria aipatzen dira han eta hemen, batean hau eta bestean hura! Frangotan ergelkeria hutsak, iduriz segurik, askotan gertakari pisuagoak, arras gogoetagarriak. Noiz izan ote orain bezainbat? Sekulan, diote batzuk! Hala nola arrangura frango agertu den Marianne elkarteak banatzen dituen diru-laguntza berezi horiekin. Marlène Schiappa ere, gobernuan dena, saltsaren erdian ezarriz, berak goraki diolarik haatik deus makurrik ez duela egin, beti legez-lege arizana dela. Burua gora agertzen ahal dela noranahi! Noizbait nunbaitik jakinen ote da egia? Batzuk begietan dituzte macrontiarrak, aise lerratzen direla holako bide txarretarat. Ez dira haatik denak nahasi behar, gauza jakina alderdi guzietan, edo gehienetan segurik, izan dela eta beti badela denetarik! Egia izan behar da halere macrontiar zonbaitek uste ukan dutela hor gaindi, Macron biziki gora ezarriz, jainko ttipi bat balitz bezala, berak beti garbi aterako zirela, nehor ez menturatuko heien apaltzera ez eta den gutienik kitzikatzera. Gisa guziz ez gira hortan, gauza frango kanbiatu da eta aitzina kanbiatzen ari. Batzuk, espantua merke, uste badute ere besteak baino aise gehiago direla.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/06/22

Mehatxuka

J-B.D.

Mehatxuka

Berriz ere jakin da Frantzia behere hortan, asko auzapez mehatxatuak izan direla, zonbait segurik arras bortizki, kasik beti eskuinburuko norbait izanki mehatxuka hola artzen dena. Iduriz, herri ttipietan ba hiri handietan baino mehatxu gehiago. Tarn et Garonne departamenduan, Montjoi herriko auzapezak kondatzen du gisa hortako mehatxuak ukanak dituela ehunka- eta bai, ehunka! - kasik ezin sinetsia ere baita! Bera ez dela gehiago etxetik biziki ateratzen, ahal bezen bakan zernahi gisaz, eta biziki kasu eginez, bereziki ezagutzen ez duen norbait gurutzatzen duen aldi bakoitx! Geriza berezi bat ere segurtatua zaio, ezinbestean bada ezinbestean! Beste hautetsi frango ere arrangura dira, gutien ustean mehatxupean ezarriak direnak! Hola ez dela bizi bat alabainan, beren lana ahal bezen xintxoki egin nahi dutela, alde bat ikaran egoiterik gabe beraz!

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/06/22

Lur-ikara

Joan den ortziralean, lur-ikara batek inarrosi du Frantzia mendebaldeko zati handixko bat. Aspaldian hor gaindi izan den bortitzena. Azkarrenean zen Niort hiriko aldean bainan guti aski senditu da alde batetik Bordeleraino eta bestetik kasik Pariseraino. Murru frango arraildu dira, etxe zonbait lehertu, bizpahiru elizetan ere badira makurrak. Jendetan kolpatu bat, ez hainbeste zauritua halere. Herrixka batean, jende guziek behar ukan dituzte lekuak hustu, zer gerta ere, etxean egonez lanjer handia bazitakeela. Orotara, 1.200 jende nunbait han ezin gehiago egon beren etxen. Kabalak ere kexatuak, zaldiak bereziki. Punpaka ibilki harat eta hunat, arrunt asaldatuak! Biharamun goizaldera, lauak irian, toki bertsuetan, lurra berriz ikaratu da, arinkiago haatik. Jende anitz iratzartu da eta beldurtuak egon, gau betea izanki alabainan, gehienek lanak ba gero ezin berriz lokartuz. Bospasei urtetarik han edo hemen izaiten da lur-ikara bat guti aski bederen senditzen dena. Gure eskualdean ere...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/06/22

Gutixago

J-B.D.

Berria alegia-eta deusez hedatu da joan den egunean. Heldu den urritik goiti erien asurantza kutxa nagusiak gutixago ordainduko ditu hortzentzat emaiten dituen diru laguntzak. %70en partez 60 emanen du. Gaineratikoa pagatzen ahal duten kutxa bereziek berehala jakinarazi dute hori hola izanez beren urtesariak emendatuko dituztela, hain segur Urtatsetik goiti, bestenaz ez direla untsa heltzen ahalko. Arrangurabide bat gehiago beraz familia frangorentzat!

...

Irakurri segida

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016