Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Ekainaren 22a

Errugbia - Konfirmazionea - Eskola publikoa - Egoera zibila - Pilota

Errugbia%20-%20Konfirmazionea%20-%20Eskola%20publikoa%20-%20Egoera%20zibila%20-%20Pilota

Errugbia

Aitzin hortan Sara eta Senpereko 5 urteko haurrek egin dute errugbi jokoaren asmatzea. Behar zen ikusi haur ttiki horiek baloiarekin nola moldatzen ziren, behar bada ondoko urteetan jokolari onak ukanen ditugu. Merezimendu eta eskerrak antolatzaileeri.

Konfirmazionea

Erearoaren 24an larunbatarekin parropiako 49 haurrek konfirmazionea ukanen dute, Sarako elizan (15:30). Apezpikuak eta Jean-Paul Martinon apezpiku-bikarioak eginen diote kopetan gurutzea olio benedikatuarekin. Haur eta burasoentzat memento berezia izanen da.

Eskola publikoa

Erearoaren 30ean eskola publikoak bere eguna ospatuko du, Lur Berri gelan (18:00). Haurrek beren erakusketa emanen dute, ondotik aperitifa eta zikirioa 20€tan (20:00). Etorri haur horien sustengatzera.

San Josepe eskola

Uztailaren lehenean besta eguna antolatzen du. Haurrek prestatu duten erakusketa emanen dute (18:00), ondotik aperitifa eta afaria, menua: meloia xingarrarekin, zerrikia saltsan, gasna, sagar pastiza, arno, kafea ondokoarekin: 20€, haurrentzat 5€. Etorri haur horien sustengatzera.

Maiatzeko egoera zibila

Sortzeak - Labeguerie Udana, Ainara (04-01), Errandonea Emparan Txema (05-10), Etchegoin Teo (05-17), De Castro Magalhaes Xana (05-17), Amestoy Maika (05-17), Etchegaray Maika, Milia (05-30) eta Echegaray Maore, Maina (05-30).

Ezkontza - Lasserre Bruno eta Larçabal Anne-Marie (04-29).

Pilota esku-huska errebotean - Lehen maila: Gurruchaga Betti-Calvet Daniel galtzaile 30-04 Noizbait-en kontra. 2. maila: Iribarren Oihan-Sarie Bastien irabazle 30-14 Itsasuarrak-en kontra. 3. maila: Iribarren Oihan-Elizalde Lauran irabazle 30-25 Zaharrer Segiren kontra. Gaztetxoak: Aguirre Arkaitz-Semerena Eneko irabazle 30-23 Senpereren kontra. Alduntzin Kaiet-Berasategui Unai irabazle 30-00 Mauleren kontra. Vella Barneix Mani-Marin Imaz Eneko irabazle 30-16 Kapito Harriren kontra. Kimuak: Lafitte Unai-Idoate Xan galtzaile 21-30 Airetik-en kontra. Umetxoak: Babace Leizagoien Oihan-Zabaleta Orhi irabazle 15-12 Noizbait-en kontra eta galtzaile 3-15 Itsasuarrak-en kontra, Goyeneche Mikel-Lafitte Julen galtzaile 6-15 Kanboarrak-en kontra, Lopes Mendiburu Unai-Odeau Martinez Patxi galtzaile 00-15 Napurtarrak-en kontra. Bareyre Battit-Andueza Aguirre galtzaile 9-15 Urruñarrak-en kontra. Luzean errebotean 2. maila: Prajs Tony, Mounho Eneko, Iribarren Unai, Harinordoquy Alain eta Iribarren Oihan galtzaile 5-13 Zubietaren kontra. Union Basque batasunean palantxa trinketean neskak: Mounho Maika-Sansinena Elena galtzaile 7-40 Urruñarrak-en kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016