Herriz Herri - Banka (NB) | 2023ko Ekainaren 22a

Heriotza - Sortzeak - Herriko Bestak

Heriotza%20-%20Sortzeak%20-%20Herriko%20Bestak

Primadera bururatzera badoa eta uda hor dugu, jeikitzen girelarik lehen behakoa egiten dugu zer denbora egiten duen ikusteko. Aurtengo primadera erran daiteke biziki aberatsa ukan dugula, udak zer emanen duen ikusiko!

Heriotza À¢'€'" Herrian bat ukan dugu, Oreguy Jean, Bidarrain sortua, 76 urte zituen. Ezkontzaz Bankara etorria, Martinez Jacquelinekin ezkondua, lau haurren aita zen. Gure dolumin bizienak eskaintzen ditugu familia guziari.

Sortzeak À¢'€'" Denbora labur barne 4 sortze ukan ditugu, ikusten da ez direla denak telebistari so egoiten. Thierry Urricarriet eta Ana Indabururen familian Johane Pierrot sortu da. Asketan Gilen Irubetagoyena eta Julie Musseleca familian ere aingeru bat sortu da. Bidaurretan, Iñaki eta Capitain Catherinek Gorka izeneko mutikoa ukan dute. Hirigaray J. François eta Dibon Sandrineri Esteban izendatu mutikoa sortu zaie.

Goresmenak 4 familietako aitameri eta bizitza urosa 4 aingerueri.

Herriko bestak - Bankako bestak 23tik 26ra iraganen dira.

Ekainaren 23an ortziralean zikiroa, Gaubele taldeak alaiturik.

Ekainaren 24an ibiakoitzean, arratsaldean mus lehiaketa Olhaberrin (14:00), izen emaiteak 07-82-94-79-89 ekainaren 18a aitzin.

Ekainaren 25ean igandean meza (10:30), Bankako kliklak alaiturik,aperitifa Olhaberrin eta bazkaria Erregina ostatuan. Arratsaldean elizan kantu txapelketa (17:30), ondotik taloak eta dantzaldia Kristala taldeak alaiturik.

Ekainaren 26an, astelehenarekin, xaharren atsalaskaria Erregina ostatuan.

Herritarren bazkaria uztailaren 14an eginen da, ezker paretan.

Besta on deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016