Herriz Herri - Biarritz (L) | 2023ko Ekainaren 22a
"Sorginkeria, jukutriak eta dantzak" - Kuma No Motor
"Sorginkeria, jukutriak eta dantzak"
Miarritzeko Historia Museoan, Maritzuli konpainiaren eskutik, ekainaren 24tik irailaren 17ra "Sorginkeria, Jukutriak eta Dantzak" erakusketa ikusgai izanen da. Claude Labat historialaria eta Marko marrazkilariak erakusketa koloretsu baten bidez, Euskal Herrian 17.mende hasieran iragan diren gertakarieri buruz eramaiten gaituzte: Nafarroa eta Lapurdiko sorginen ihizi ezaguna, ikuspegi berri batekin deskubritzeko parada emana da.
Maritzuli Konpainiako jantzi ederrekin erakusketa apaindua izanen da, 15 urte baino gehiago iraun duen,15., 16., eta 17. mendetako jantzien ingurukoikerketak baliatuz.
Kuma No Motor
Ekainaren 27an (20:00) Atabalen Baionako Kuma No Motor hirukoteak kontzertua eskainiko du. "Baiona zikina" disko berria plazaratu berri du, 10 kantu indartsu, bizi-bizi eta zorrotz. Hitzek gai politiko eta sozialak jorratzen dituzte, baina baita ere beldurrak eta hersturak.











