Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 22a

Euriteek eragin kalteak

A.E

Azken asteetako euriek hobekuntza ekarri dute, baina berant jin dira. Uztailean eta agorrileanudazken eta neguko barazkien ereitea eginen dute Nafarroan. Ageriko zer gertatzen den hain ospetsuak diren Nafarroako azalore, brokoli ala orburuekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2023/06/22

Herriko Etxeetan auzapez berrien izendatzeak

A.E

Herriko%20Etxeetan%20auzapez%20berrien%20izendatzeak

Hego Euskal Herriko 523 Herriko Etxeetan auzapez berriak hautatuak izan dira. Joan den maiatzeko udal hauteskundeen ondotik, azken asteotan udaletan gobernuak osatzeko alderdi politikoek negoziatu behar ukan dute. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru alkatetzak EAJren eta PSE-EEren esku gelditu dira, baina alkatetza kopuruari dagokionez, EH Bildu lehen indarra da. Guzira 107 auzapez ditu: 15 Araban, 41 Bizkaian eta 51 Gipuzkoan. EAJ bigarrena litzateke, 92 alkatetzekin. Erkideko hiriburuetan, EAJk atxiki die Bilboko eta Donostiako alkatetzei, Gasteizkoa PSE-EErentzat izan da. Juan Mari Aburto (Bilbo) eta

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/22

Emazteek gutiago irabazten

A.E

Euskal Autonomia Erkidegoan, emazteen eta gizonen arteko soldata bost puntuz murriztu da, 2020tik baina diferentzia %17,9koa da oraindik, hots gizonek urtean emazteek baino 6.000 euro gehiago irabazten dute. Mendia sailburuak eman ditu soldateri buruzko datuak. Mendiaren arabera, gizonen eta emazteen soldataren arteko diferentzia "oso kezkagarria" da oraindik, gaineratu duenez, soldata ahulak gaitasun ekonomikoak eta zaintzari eskainitako denborak ordaintzen baditu. Jendartea zahartzen ari den heinean, zaintza lanen beharra ere handituko da, Mendiaren iritziz, botere publikoek "alertak piztuta" atxiki eta, "tresna guziak irauli" behar dituzte, lan egiteko adinean eta erretiratuta dauden emazteak gibelean ez gelditzeko.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/22

Uhinen energia baliatuz

A.E

Energia uhinen indarretik hartzen duen lehenen planta Mutrikun da. 2,3 milioi euroko inbertsioa behar ukan du, urtean 600.000 kw/h ekoiztuko ditu 600 pertsonen kontsumoa hornitzeko. Gune berriztagarri eta garbi horretan sortuko den energiari esker, urtean 600 tona CO2 ez aireratzea lortuko da, oihaneko 60 hektarearen ingurumen onuaren baliokidea.

Horrelako ezaugarriak dituen planta bakarra da munduan, iduriko ezaugarriekin dauden beste bi instalazio, Portugalen eta Eskozian, prototipoak baitira, haien helburu nagusia ikertzea da, ez energia ekoiztea. Proiektuaren guziko inbertsioa 6,7 milioi eurokoa izan da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/22

2032rako: ikastaldeak %24 gutiago izanen dira

A.E

Sortzeak gutituko direla eta, ikasle gutiago izanen direla dio Jaurlaritzaren txostenak, hezkuntza sistemak duen beldurra -aldi berean erronka- nagusietako bat. Euskal hezkuntza sistemako ikasleen eboluzioaren eta irakasle modeloaren beharren aurrera begirako azterketa, 2021-2032 epealdirako dokumentuak ikasle eta irakasle kopuruan egonen den bilakaeraren berri ematen du. Datuak argiak dira: 2021arekin konparatuta, %22,4 ikasle gutiago eta %23,9 ikastalde gutiago egonen dira. Anartean 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko azterketak egiten hasi dira: Euskadin, 12.900 ikaslek eginen dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/22

Orduko lan astea

A.E

Hegoaldean, 32 oreneko lan astea aztertzeko lantaldea osatu da, Elena Perez Barredo, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen koordinazio pean, ohar batean azaldu duenez, pertsonen kudeaketa berritzeko talde hori programa pilotu bat martxan jartzeko entseguak egiten hasi da, asteko lanaldia 32 ordura murrizteak Euskadin izango lukeen eragina aztertzeko, telelanaren formulak aplikatzeko eta enpleguan eragina duten enpresen erabaki estrategikoetan langileek elkarrekin erabakitzeko. Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, "neurri horiek langileen osasunean, ingurumen-arrastoan, produktibitatean eta enpresek talentua erakartzeko eta atxikitzeko duten gaitasunean duten eragina balioztatu nahi dugu". Sailaren arabera, saiakuntzaren ondorioak jendarte-eragileen eskura jarriko dituzte, negoziazio kolektiboko prozesuetan balora ditzaten.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/22

Suteen kontrako neurriak Bizkaian

Oihan suteak aztertzeko sortu talde bereziak plangintza eta prebentzio lanak eginen ditu, lehentasunezko zaintza behar duten eremu kritikoak identifikatuta. Suteetan suaren bideari eta bilakaerari buruzko aholkuak emanen dituzte. Teknikariek eta oihan zaintzailek osatutako lantalde espezializatu bat sortu da, suteen zergatiak zehaztasun handiagoz aztertzeko. Talde honek Ertzaintzaren ingurumen ikerketako zerbitzuekin lankidetzan lan eginen du, suaren piztean delitu bat ote dagoen zehazteko.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/22

Aita Mari: hamargarren misioa

A.E

Itsas Salbamendu Humanitarioa, gobernuz kanpoko Aita Mari erreskate ontzia, itsasoratu da Burrianako (Castello) portutik, ohar batean jakinarazi duenez. Aita Marik bere hamargarren misioa abiatu du, 2023ko bigarrena. Aitzineko misioan, 2023ko urtarrilean, Aita Marik 111 pertsona laguntzea lortu zuen (71 pertsona erreskatatu eta beste 40 inguru lagundu Italiako kostazainak heldu arte). Grezian berriki gertatua, hondoratze itsuskeriaren ondotik, sekulan baino gehiago egunerokotzen du salbamendu ontziaren beharra.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/22

Janarien prezioak beti gorantz

A.E

Elikagaien prezioak azken hilabeteetako emendatzeari atxiki dio, %11,8ra iritsi da maiatzean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta %12,7ra Nafarroan, Espainiako Estatistikako Institutuak (INE) zabaldu dituen datuen arabera. Zehazki, ondorengo hauek dira aitzineko urteko hilabete bereko datuekin konparatuta, gehien garestitu direnak: azukrea (%46,3), gurina (%25,2), oliba-olioa (%24,7), esnea (%24,3), patatak (%17,9), txerri-haragia (%16,1), lekaleak eta barazki freskoak (%15,8), zerealak (%15,5), ura (%14,6), esnekiak (%14,5) eta arrautzak (%13,2). Urtebetean gutienik garestituak direnak, hauek dira: ogia (%7,1), hegazti-haragia (%5,8), fruitu lehorrak (%5,7), fruta freskoak (%4) eta arraina (%3,6).

...

Irakurri segida

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016