Herriz Herri - Baiona (L) | 2023ko Ekainaren 22a

Gau eskolaren besta - Hizkuntzen poteo - Frantziako Tourra - Baionako besten sarrerak

Gau%20eskolaren%20besta%20-%20Hizkuntzen%20poteo%20-%20Frantziako%20Tourra%20-%20Baionako%20besten%20sarrerak

Baionako Gau eskolaren besta

Ekainaren 23an (19:00), Zizpa Gaztetxean urtea bururatzera doala, Gauk Eskolak gaualdia antolatzen du, AS04 rapero taldea eta Santi entzungai izanen dira. Izanen da jateko eta edateko, sartzea dohainik.

Hizkuntzen poteo

Ekainaren 30ean, Maubec karrikan kokatua den Hizkuntzen Etxeak 5 urteak ospatzeko Santespietan "hizkuntzen poteo" antolatua du (18:00). Hitzordua Maubec karrikako egoitzan emana da, 6 geldialdi antolatuak dira, hizkuntza desberdinak entzuteko eta auzo horren hobeki ezagutzeko. Maddi Luzzi eta Friends-en laguntzarekin, musika eta kantuaren bidez, memento goxo baten pasatzeko aukera emana da.

Frantziako Tourra

Frantziako Tourra uztailaren 3an Baionara heltzen dela eta, karia horretara, Gure Eskuk Baionako Patxa plazan kultura egitaraua antolatu du, jateko eta edatekoa segurtatua izanen da, Nat eta Watsonek alaituko dute plaza (12:00). Tokian berean, etapa bururatzeko ikurrinak eskuratzen ahalko dira. Patxa plazatik etaparen bururatzera txarangak lagundurik zaleak joanen dira (15:00).

Etaparen ondotik, Patxa plaza Frikun, SFM eta DJ Bullen kontzertuek giroa berotuko dute.

Bestalde Gure Eskuko laguntzaileek ikurrinak banatuko dituzte, Akitaniako etorbidean, Jean-Dauger eta Saint-Léoneko biribilgunearen inguruetan (13:00).

Gure Eskuk deialdi berezia egiten die herritarreri etapako azken kilometroetan ahalik eta jende gehien ikurrinekin bide bazterrean izan daitezen.

Baionako besten sarrerak salgai

Baionako bestak uztaileko azken astean ospatuko dira. Besta gunera sartzeko, ostiral, larunbat eta igandean 12 euro ordaindu beharko da. Ekainaren 19tik geroztik hiriko 4 posta-bulegoetan eta Herriko Etxeko posta-agentzian erosten ahal dira edo passfetes.bayonne.fr webgunearen bidez. Baionarrek ez dute ordaintzerik, ez eta profesionalek, azken hauek uztailaren 3tik 21 arte pass delakoak Michel Portal antzokian kitorik eskuratzen ahalko dituzte (9:00-18:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016