Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 22a

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalaren 27. edizioa

EHZ festibala Irisarrin iraganen da ekainaren 30etik uztailaren 2ra iraunen du. Antolatzaileek zioten bezala: "Sugea bezala EHZ-k sigi-saga segitzen du bere bidea, Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik iragan ondotik, aurten, laugarren urtez Irisarrin. 27 urtez eraikitako ondarean sustraituz, EHZ etengabe azal berritzen da: gaur eta biharko belaunaldiek, elkarlanean, esperientziak eta koloreak elkar-korapilaturik, EHZ-ren Herensugea gorpuzten dute. Urratsez urrats eta herriz herri, EHZ-ren Herensugeak ideia, praktika eta soinu anitzak zintzilikatzen segitzen du ibiltariaren gerrenaren adarretan. Biharko belaunaldiek Herensugea xingola berriekin janzten segi dezatela.

Berriz ere, denek osatzen dugun Herensugea plazara jautsiko da, Irisarrin, gure kulturaren pindarrak zazpi haizetara ufatzeko, auzolanaren sua pizteko eta euskaratik euskarara arnasteko".

Urtean zehar EHZ-ak Euskal Herriko eragileekin elkarlanean hainbat proiektu eramaten ditu. Horien artean, joan den urtean Ipar Euskal Herriko ikastetxe anitzetan euskal kulturaren inguruko saio pedagogikoak antolatu ditu, urririk, aurten esperientzia horren errepikatzera doaz. Oroitarazi dute urtean zehar Erasoen Kontrako Brigadak (EKB) eta festibaleko laguntzaileek erasoen kontrako protokoloa landu dutela, festibal denboran izan daitezkeen jarrera sexistak, homofoboak eta arrazistak saihesteko.

Aurtengo edizioari dagokionez, formula bera atxikia da. Egunean zehar, urririk, plazan mota desberdinetako animazioak iraganen dira (zirko, kontzertu, haurren xokoa...). Ospitalea kultur etxean trukatzeko parada izanen da, hitzaldi, mahai inguru eta tailerren bidez. Arratsean, bi eszenatan banatua izanen den pentzean kontzertuek segituko dute. Krisia bete-betean den garai huntan, eginahal guziak eginen dira festibala denentzat eskuragarria izan dadin.

Festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuak dira, 4 toki desberdinetatik abiatuko direnak, geldialdiak eginez: Maule-Donapaleu, Baiona-Hazparne, Garazi-Baigorri-Arrosa-Ortzaize eta Hendaia-Urruña-Azkaine-Zuraide-Ezpeleta-Itsasu, 6€ kostako da.

Bestalde festibaleko txartelak www.ehz.eus bidez eros daitezke edo Irisarrin berean.


Programazioaren aldetik, azken urteetako ildotik segitzen da, ahal bezain musika estilo anitza proposatuz, doinu eta adierazpen mota desberdinak deskubritzeko eta sorkuntza berriak ezagutzeko parada emanez. Egitaraua aberatsa izanez, sobera luze litzateke Irisarrira etorriko diren musika talde guzien zerrenda agertzea. Aipatzekotan igandean, urtero bezala, EHLGk antolatu zikiroa iraganen dena, Airetik salan.

Holako gertakaria ezin da antolatu laguntzailerik gabe, eskukaldi baten emaiteko prest denak ehztxandak@gmail.com egin dezala.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2023/06/22

Barnealdearen antolaketa

Barnealdearen%20antolaketa

Ekainaren 14an, Garapen Kontseiluko ordezkariek, Garazi-Baigorri eta Iholdi-Oztibarreko hautetsiekin eztabaidatu dute lurraldeko herrien arteko Tokiko Hirigintza Planaz (PLUi). Martxoan Garapen Kontseiluak, hautetsiekin batera, hasi gogoetaren azken bilkura zen.

Barnealdearen etorkizunari buruz egin ekarpenetik abiatu eta, Garapen Kontseiluak Iholdi-Oztibarreko, Garazi-Baigorriko eta Zuberoko elkargoko poloetan egin bilkuretan, bere ikusmoldea hautetsiekin partekatu ahal ukan du.

Tokiko Hirigintza Plan horiek, lurraldeen garapenerako antolaketa koherentea ekarriko dutela errana izan da, lurralde proiektu batean oinarrituz. Garapen ekonomikoaren eta sozialaren modeloa perspektiban ezarri behar dituena. Horietan besteak beste, laborantzaren etorkizuna eta gazteen harrerari eman beharreko lehentasuna aipatuak izan dira, bizitegiekin hasiz. Elkarte sareek eta tokiko aktibitateek herrien bizitasunerako garrantzia baitute, tokiko herritarren eta etorri berrien arteko...

Irakurri segida

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016