Herriz Herri - Urruña (L) | 2023ko Ekainaren 22a

Ekhi Besta - Bisita gidatuak - Mutxikoak - Moleta lehiaketa - Argazki erakusketa - Urruña-Segura birazkatzea - merkatua - Pilota

Ekhi%20Besta%20%20-%20Bisita%20gidatuak%20-%20Mutxikoak%20-%20Moleta%20lehiaketa%20-%20Argazki%20erakusketa%20-%20Urruna-Segura%20birazkatzea%20-%20merkatua%20-%20%20Pilota

Ekhi Besta pilota-plazan

Hilaren 23an, ostiralarekin (17:00), udako solstizioaren kari, urtero bezala, pilota-plazan izanen da herriko ikastolaren "Euskaraz Bizi" guraso taldeak antolatu besta. Krakada partekatua, sua, kantak eta dantzak, su-meta eta Jondoni Johane dantza bere inguruan (18:30). Eguzki begia zeruan, zeru gaina ukituz, sorginak dantzan eta ikastolako haurrak pozik eta uros. Udaburu besta ederra, zinez!

Bisita gidatuak herrian barna

Joritz Larraza urruñar historialari eta kulturazale ezagunak bisita gidatuak antolatu ditu eta bisita horietan Urruñako euskal kultura, usaiak, mitologia eta historia azalduko ditu, euskaraz zein frantsesez. Horretarako lehenik, mintzaira eskatu behar. 90 minutuko saioak izanen dira. Prezioa 8 euro pertsona bakoitzeko, 14 urtetik beheitikoentzat urririk. Irteerak, astelehen eta ostegunetan, ekainetik urrira. Elkargunea: Turismo bulego aitzinean (19:30). Informazioa: 06-73-93-07-06 edo Turismo Bulegoan.

Mutxikoak plazan

Hilaren 24an, larunbatarekin, mutxikoak izanen dira herriko plazan (10:00-12:00). Anartean, D. Soubeleten plazan, elizaren aitzineko zabaldian ohiko merkatua izanen da.

Moleta lehiaketa

Hilaren 24an, larunbatarekin, Hazia elkarteak antolaturik, moleta lehiaketa izanen da herriko plazan (10:00). Ondotik aperitifa eta pintxoa (12:00), euro baten truke. Parte hartzeko arauak: bi laguneko taldeak: 10 euro. Talde bakoitzak bi moleta berdin aurkeztuko ditu, nahi dituen osagaiekin. Hazia elkarteak 12 arroltze eta 500 gramo patata emanen dizkie talde guztiei. Talde bakoitzak bere materiala eramanen du. Lau epailek gustua eta itxura aztertuko dituzte, eta irabazleendako sariak izanen dira. Izena emateko: 06-78-37-89-05.

Argazki erakusketa

Hilaren 23tik 30era, zabalik izanen da Posta gelan, Festival Impakt izeneko argazki erakusketa. Ekainaren 23an, ostiralarekin, estreinatuko dute Urruñan Impakt argazki topaketaren lehen edizioa. Gaia, gizakiak duen eragin klimatikoa eta soziala da, topaketa engaiatua da. Lau argazkilari izanen dira bertan, Tim Flach, William Daniels, Pascal Maître eta Jérômine Derigny. Estreinaldia 23an izanen da (19:00), Posta gela aitzineko plazan eta 24an, prentsa-gosaria izanen da Maite jatetxean, lehen aipatu lau argazkilariekin (10:30).

Mediabask-en aurkezpena Berttolin

Gogoeta luze baten ondotik, interes kolektiboko kooperatiba-elkarte bilakatuko da Mediabask. Proiektua ekainaren 28an, asteazkenarekin, aurkeztuko dute Berttoli elkartean (19:00).

Urruña-Segura birazkatzea

Jakin dugunez, bai Urruñako eta bai Segurako Herriko Etxeak bi herrien arteko birazkatze ofiziala prestatzen ari dira. Ongi da herritarrek urte luzetan egin dutena modu ofizial batez antolatzea. Biba zuek!

Merkatua Zokoan

Hilaren 26an, astelehenarekin, merkatua izanen da Zokoa auzoko Untxin plazan. Euskal Herriko ekoizpenak izanen dira salgai.

Pilotari urruñarren emaitzak

Ekainaren 10ean, larunbatarekin, Armendaritzeko Elhina trinketeko lehiaketako finalerdiak jokatu zituzten, pilotari urruñarrek emaitza hau ukan zuten: Etxeberria eta Iphar 40 - Bideondo eta Etxegoin 11

Adindunendako ekitaldiak

Hilaren 22an, ostegunarekin, ateraldia Hondarribira. Itsasontzia + bisita gidatua, 16 eurotan, jatetxea 22 euro. Abiatzea: Posta gelatik (9:15). Arratsaldean mahai jokoak (14:30). Hilaren 23an, ostiralarekin, joste lanak Posta gelan (10:00). Hilaren 26an, astelehenarekin, ateraldia Donibane Garazira. Merkatua + bazkaria: 16 euro. Hilaren 27an, asteartearekin, sukaldaritza saioa: zerealezko tabuleta (10:00). Hilaren 28an, asteazkenarekin, ibilaldia Zokoa auzotik barna, 7 km, iraupena: 3 oren. Abiatzea Posta gelatik (14:00). Izena emateko: 07-64-62-55-14 edo 05-59-47-95-08.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016