Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023ko Ekainaren 22a

Pilota

Pilota

Txapeldun

Plazerrekin palantxan, artekoen bi taldeak finalean ginituen, nazional lehiaketaren kondu. Igandean Baigorriko trinketean iragan partidan, Irisartarrak2 Emma Orhategaray-Katixa Vignau Tuquet nagusitu dira 40-16 Irisartarrak1 Chloe Indart-Louna Jaureguy pareari. Bi taldeen arteko haitadan, lau pilotarisek elgar ongi ezagutzen dute, gisa guziz Irisartarrak pilota xapeldun! Aupa!

Esku-huska

Aldi huntan ere berri onak gure plaza laxoko pilotarientzat. Final-zortzirenetan hirugarren mailan, Xan Bidart-Julien Arbeletche 30 / Kapito Harri 12. Final-laurdenetan Xan eta Julien Sarako Izarraren kontra ariko dira. Beti ber heinean, bigarren mailan, Andde Berrogain-Paolo Bidart, 30 Itsasuarrak 15. Partida Itsasun iragan beharra zen, euriarengatik Sarako gela aterpetuan bukatu da. Final-laurdeneko partidan, Andde eta Paolo, Airetik-en kontra ariko dira. Partida galdurik ere Frantziako xapelketan segitzen ahalko dute. Beste pare bat ere, artekoetan, final-laurdenetan dugu, Jon Mollon-Txomin Sallaberenborde. Beraz biba gazteak eta gure xaharrak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016