Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Ekainaren 22a

Konferentzia - Punpeka - Nadau kontzertua

Konferentzia%20-%20Punpeka%20-%20Nadau%20kontzertua

Konferentzia

Ekainaren 24an (15:00), Herriko Etxean, Alexandre Dupont-ek hitzaldia emanen du: "Erregezaleak eta kontrabandistak. Baxe Nafarroa 19. mendeko karlistaldietan".

Punpeka

Herriko Etxeak eta animazio batzordeak euskal dantzak bultzatu nahian, uztaileko, agorrileko eta buruileko laugarren igande guziz, Herriko Etxeko plazan (11:30) gomita zabaltzen dute. Lehena igande huntan, ekainaren 25ean iraganen da. Punpeka musikari taldea hor izanen da jendea tarrotzeko. Euria balitz merkatu estalian izanen da.

Nadau kontzertuan

Ekainaren 30ean (21:00), US Nafarroa errugbi taldearen 20 urteak ospatzeko, Jai Alaian Nadau taldeak kantaldia emanen du. Nadau talde okzitaniarra ezaguna da, aspaldiko urte hauetan ibilki da,

9 disko agertuak ditu eta ehunka kontzertu emanak.

Sartzea aitzinetik hartzen ahal da: Donibane Garaziko Paris saltegian, Baigorriko Olçomendyn eta Donapaleuko prentsa etxean, edo sartzean, txartela 23€. Tokian berean jateko eta edateko izanen da (19:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016