Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023ko Ekainaren 22a

Bide trabatuak - Herrian erlategia - Irandatz igerilekua hetsia

Bide%20trabatuak%20-%20Herrian%20erlategia%20-%20Irandatz%20igerilekua%20hetsia

Bide trabatuak

Uztailaren 3an Frantziako Tourra pasatzen dela eta, Herriko Etxeak abisua zabaltzen du egun horretan bide batzuk hetsiak izanen direla. Bestalde uztailaren 1etik (8:00), uztailaren 3a arte (18:00) lasterka pasako den bidean ezin da aparkatu. Trafikoa hetsia denetik, ibiltzea ezinezkoa izanen da.

Autobus sareak eguerditan geldituko dira, eskolako garraiorik ez da izanen, Herriko Etxea Errektoretzarekin ari da gogoetatzen ikastetxeak hetsiak egon daitezen.

Herrian erlategia

Joan den asteartean, hiri gainean, erlategi bat inauguratua izan da, herritarrek proposatu aurrekontu parte-hartzaileen 6. Proiektua da. Hendaiar anitzek, proiektu hunen alde bozkatu zuten, erleek biodibertsitatearen alde lagungarri direlako. Erlategia 100m2-ko herriko funts batean instalatua da, kokapen lasai eta egokia, loreak, gaztainondoak, haritzak eta akaziak bertan aurkitzen dira, erleentzat toki aproposa.

Proiektuaren beharreri erantzuteko, Herriko Etxeak erlezaintzako 1.200€ren materiala erosi du. Hitzarmen baten baitan erlauntza eta ekipamendu bereziak Michel Echevesteren esku utzia dira. Ikastetxeek eta elkarteek ere, gune horretan hezkuntza proiektuak eramanen dituzte.

Irandatz igerilekua hetsia

Arazo teknika batengatik herriko zerbitzuek joan den astean igerilekua hetsi behar ukan dute. Duela 40 urte eraiki igerilekua zahartua izanez, Herriko Etxeak bozkatu zuen berri baten muntatzea, obrak 2024ko urtarrilean hastekoak dira.

Herriko Etxeak iharduki du: "Gaur egun, ekipamendu hunen hauskortasuna erakusten duen gertakari berri hunen aitzinean, herriak ezin du bere segurtasuna modu jarraikian eta iraunkorrean bermatu, bere ardurak hartzen ditu, eskola eta kirol denboraldiaren bururatzean, igerilekua behin betiko hetsiko du".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016