Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023ko Ekainaren 22a
Begirada 2023 - Udako erakusketa Mediatekan
Begirada 2023 Donapaleun
Seigarren aldikoz, Begirada elkarteak argazki jaialdia antolatzen du, uda huntan. Ekainaren 15etik irailaren 17ra, bostehun argazki, hamabost leku desberdinetan banatuak izanen dira (gune kultural, plaza, lorategi, saltegi), norberak librean ikusteko gisan. Argazki bakoitzak, begirada bat ekartzen du gure egunerokotasunari, historiaren eta ohituren alderdi zenbait erakutsiz.
Aurtengo ohorezko gomita, Alain Laboile da. Berak egin "Familia" argazkiekin, 2007az geroztik, nazioartean ospe handia hartu du.
Aurtengo edizioan, berezitasun bat izanen da: "100 urte pilota plazan" erakusketa. Donapaleuko Herriko Etxearen partaidetzarekin, 250 argazkitik gora ikusten ahalko dira Zangotza plazan, herriko frontoiaren 100. urtemuga ospatzeko gisan.
Udako erakusketa Amikuzeko mediatekan
Amikuzeko mediatekak, erakusketa bat proposatzen du ekainaren 14tik uztailaren 29ra, Philippe Hubert margolari amaturrarekin. Erretretan sartu ondoan, bere denbora gehiena gaztetik duen pasio horri dedikatzen dio. Kuadroak sortzen ditu, hondartzako harri koskor eta itsasoak leundutako berina zatiekin. Bere lanak ikusten ahalko dira Amikuzeko mediatekan. Aiziritzen bizi da eta obrak bere etxean ikusten ahal dira, hitzordua hartuz.
Bestalde, bere lagunarekin bi tailer proposatzen dituzte 6-10 urtekoentzat. Bakoitzak koadro baten egiteko parada ukanen du, harri bilduak eta feltrozko marrazkiak erabiliz. Tailer horiek ekainaren 24an eta uztailaren 22an (10:30) eginen dira. Izenak aitzinetik eman behar dira Mediateka deituz.











