Herriz Herri - Urepele (NB) | 2023ko Ekainaren 22a

Erreka garbitze

Erreka%20garbitze

Hogeita hamar bat pertsona bildu dira Urepelen, aitzineko igande goizean, Iturritik elkarteak deiturik, Urepeleko Herriko Etxearen laguntza aktiboarekin. Hainbat taldetan antolaturik, Lohitzeko erreka bazterrak garbitu dituzte Urepeleraino. Tona erditik goiti hondakin 3 orenez. Plastikoa, laborantxa plastiko beltz zaharrak, pneumatikoak, nylonezko hariak, etxetresna elektrikoen karkasak... Hondakin zahar anitz eta zenbait berriagoak: Bereziartua saltegiak eskaini zituen zaku handiak betetzeko doia.

Iturritik elkarteak Aldudeko ibarreko erreken zaintzeari buruzko sentsibilizazioa du helburu, Urepelen antolatzen zuen bere lehen ekintza, pixkanaka ibaian behera egiteko xedearekin.

Bilketaren ondotik, Urepeleko Herriko Etxeak eta Den Bezala jatetxeak eskaini aperitiboa egin dute. Parte hartzaileetako batek erran duen bezala: "Erreka aberastasun bat da, biltzen den kilo bakotxa irabazia da eta horrek zoriontsu egiten gitu". Hurrengo ekintzaren data zehaztu bezain laster jakinaraziko da!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016