Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2023ko Ekainaren 22a

Mendikleta - Bidarraitarren eguna

Mendikleta%20-%20Bidarraitarren%20eguna

Mendikleta

Erran bezala, ekainaren 25ean, igandean beraz, iraganen da Mendikletaren 9. edizioa, Ortzaizeko ikastolak antolaturik. Hiru ibilbide, mendiko bizikletaz: 23km, 35km eta 45km, Artzamendiko mazeletan. Eta bestalde oinezkoentzat bi ibilaldi: 8km eta 15km. Izen emaitea tokian berean 7:30etatik goiti (10€ bizikletarientzat eta 6€ oinezkoentzat). Eguerditan, tokian berean jateko posibilitatea, denentzat.

Bidarraitarren eguna

Lerroak aski argalak ziren joan den larunbatean, elkarte batzuetatik nehor ez baita agertu, eta zabalagoki ere jendeak ez du halako interesa agertu egun horrentzat. Domaia! Pantxo Antxordoquiren inguruan, dozena bat haur halere bildu da, Baztango errekako biodibertsitatearen ezagutza egiteko. Bestalde, hamabortz lagun eta haur batzuk bildu dira Baztangoko erreka eta hunen bazterrak garbitzeko, Gorri-Gorria eta Infernuko zubiaren artean. Bildu da puska zikin frango, plastikak, burdinak eta beste. Gisa hortako ekintza baten egitea baliosa da. Erreberritu beharko den esperientzia. Bertzalde, presentatua izan den oren bateko film-dokumentala gain gainetik preziatua izan da. Entzun ditugu Beñat Maña gauazko lanaz mintzo, Ñoel Urdaburu mendiko artzaintzaz, Angèle Arrus Harpeko Sainduaz eta Fanny Arrabit Herriko Etxeko idazkaritzaz. Dokumentu arraroak! Liburutegiak, bere aldetik, taula pedagogikoak muntatuak zituen, uraren baliostasunaz: sekula baino premiatsuagoa den gaia. Eta hor ginen guziek bazkari partekatua gozatu dugu airostasunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3695. zbk

Gure Hitza | 2023/06/22

Mendeburua

Peio Jorajuria

Bat-batean zerua ilundu zaigu larunbat arratsalde apalean. Ilundu eta itsuski kexatu ere, dena ortzi eta ximixta. Eta ondotik, euriak ere beretik gogotik bota du. Arrosako plazan, haatik, hangotarrak kezkatuak, zeruari so eta so, ateriaren goaitean: "Obratzen ahalko duguia gure kabalkada?" Mentura ilun horiengatik ere, iluntzeko jendea metatu da herriko plaza inguruan, aterkipean. Milako bat lagun ikusgarriaren gozatzera etorria, berantetsia, zeruko hodeiak urrundu diten otoizka. Eta plazako jartokiak azkenean bete ahal izan ditugu. Kabalkadako lerroek ere À¢'€'"zaldun, zapur, dantzari, antzerkilari, zirtzil, musikari, makilari, pertsulari eta kantariÀ¢'€'" plaza osoki hartu dute eta besta hasi zaigu, hastapen hartan eurixkak oraindik bazterrak ihinztaturik, denbora joan ahala haatik haize firfirak zuela ordaintzen, gure buruen ferekatzaile ezti.

Zer ikusgarria! Loriatu gira. "Ehun urtez" kabalkadak ukan du merezi zuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016