Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2023ko Ekainaren 29a

Besta Berri eta Otaba ondo - Herriko pestak

Besta Berri eta Otaba ondo

Aro ona lagun, bi igande eder eta airosak gozatu ditugu, ohidura xaharrak atxikiz, otoi ez galtzera utzi. Milesker gazteriari, aldare muntatzaile, dendari, bi igande horietan prestatzen arizan diren guzieri, eskerrak ere soinulari eta Arberoako kantariek eta parropiako hiru apezeri: Dominique Errecart erretorari, Tote Saldubehere eta Xipri Arbelbideri. Heldu den urte arte!


Donamartiriko pestak

Horra Donamartiriko pestendako gazteek prestatu duten egitaraua. Uztailaren 7an ostiralarekin (19:00) mutxikoak Arberoa Txarangarekin + DJ G'Rom, talo eta ostatu. Uztailaren 8an larunbatarekin, (18:30) pilota partida, (21:00) zikiroa eta ondotik dantzaldia Aistrikak alaiturik. Uztailaren 9an igandearekin (10:30) meza, ondotik Herriko Etxeak eskainitako aperitifa, (12:00) Goxoki ostatuan bazkaria 05-59-29-64-71 zenbakira erreserbatuz, (18:00) Oinak Arin dantza ikusgarria eta (21:00) paella gaualdia Azkorrik alaiturik.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3696. zbk

Gure Hitza | 2023/06/29

Uztapide zena

Jean-Louis Harignordoquy

1983ko ekainean zendu zen Manuel Olaizola Uztapide, eskola zaharreko bertsulari maitatua. Ahetzen Mattin zenari bezala, ehorzketan 35 bertsularik bertsu bedera kantatu genizkion. 1909an Gipuzkoako Zestoan sortua, artzaintzan, ikazkintzan eta fabrikako lanetan arizan ondoan, Oiartzunera ezkondu zen. Gaztaroan, bertsu zahar anitz gogoz ikasirik, jin omen zitzaion bera ere bat-bateko bertsulari izaiteko gutizia. 1935ean hasia bertsuka jendaurrean, 1972an isildu behar ukan zuen, Donostiako Atano pilotalekuan, Zeruko Argia astekariaren aldeko bertsu saio erditsutan ahotsik gabe mutu gelditu baitzen, perlesia kolpe batek jorik. Ordurako ospetsua bilakatua zen, 1962, 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izanik, bai eta 1936an eta 1960an bigarren. Francoren altxamendutik zonbait urtetara, euskara doi bat baimendu zelarik, bertsugintza bere lanbide nagusia bihurtu zen. Gizon seriosa,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016