Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Ekainaren 29a
Arno salmenta - Mendiak eta artistak
Arno salmenta
Garaztarrak dantza taldea ikusgarri baten prestatzen ari da. Karia horretara urri bukaeran emanen duen ikusgarri berriaren diruztatzeko arno salmenta apailatu du. Manatzeak egiten ahal dira uztailaren 28a arte, Facebook-en bidez "Garaztarrak dantza taldea" bilatuz.
Banaketak agorrilaren 30ean eginen dira, beraz ez duda!
Mendiak eta artistak
Garazi eskualdean GR10 eta Konpostelako ibilbideak gurutzatzen dira. Eskualdeko Arte Garaikidearen Fondoak (FRAC), bere 40. urteak ospatzeko proiektu bateratua abiatu du, kultura gertakariak irudikatuz, humanoki aberatsa eta geografikoki ausarta. Pirinioak mendebaldetik ekialdera, Hendaiatik Collioure Kataluniako hiria arte, zeharkatzen dituen GR10 ibilbidean zehar obren eta artisten presentzia agertzeko asmoa du, dozena bat geldialdi-herri lotuz, beste horrenbeste erakusketa agertuz. Donibane Garazi etapa horietarik bat izanez, ekainaren 23tik irailaren 9a arte Herriko Etxean eta Apezpikuen Presondegian ekimen desberdinak iraganen dira.











