Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023ko Ekainaren 29a

Pilota - EHZ

Pilota%20-%20EHZ

Pilota

Finalerdietan - Irisartarrak Pilotako esku-huskako hiru parek, aste hondar huntan, final-laurdenak jokatzen zituzten. Artekoetan: Jon Mollon-Txomin Sallaberenborde 30 / Denek Bat 17. Finalerdietan Jon eta Txomin-ek Zaharrer Segikoak parean ukanen dituzte. Hirugarren mailan: Xan Bidart-Julien Arbeletche 30 / Sarako Izarra 17. Orain, Xan eta Julien-ek final-aitzineko partida Amikuzeren parean jokatu beharko dute. Bigarren mailan: Andde Berrogain-Paolo Bidart 30 / Airetik 26. Aldi huntan aldiz Andde eta Paolok Airetik 2ren aitzinean arizan beharko dute. Beraz berri onak eta agian ondokoak ere ber heinekoek ukanen ditugu!

Finalen eguna - Duela hamabost egun iragan ziren Gure Doia trinketeko lehiaketaren finalak. Hirugarren mailan B sailean: Çubiat-Iriquin 40 / Dabadie-Curutchet 29. Hirugarren mailan A sailean: Arrijuria-Erramoun 40 / Mongabure-Castoreo 19. Bigarren mailan: Fontan-Chamalbide 40 / Elgart- Etchelet 28. Lehen mailan: Gorostiague-Labat 40 / Franchisteguy-Etcheverry 29.

Sarien ondotik zintzur bustitzea eta afari goxo eta alaitsua gozatua izan zen. Eskerrak antolakuntzarentzat Duhalde-Mendiboure familieri!

MO


EHZ festibala hastera doa

Astekari huntan jadanik aipatua baldin badugu ere, oroitu asteburu huntan Irisarriko plaza inguruetan izanen dela mugimendu. Ostiralean hasirik, igande arrats arte iraunen duen festibalean mota guzietako animazioak proposatuak dira, edozein belaunaldik berea atzemanen du. Gazte horiek eraman dute lan gaitza, eskertzekoa, itzuli baten egitea merezi dute.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3696. zbk

Gure Hitza | 2023/06/29

Uztapide zena

Jean-Louis Harignordoquy

1983ko ekainean zendu zen Manuel Olaizola Uztapide, eskola zaharreko bertsulari maitatua. Ahetzen Mattin zenari bezala, ehorzketan 35 bertsularik bertsu bedera kantatu genizkion. 1909an Gipuzkoako Zestoan sortua, artzaintzan, ikazkintzan eta fabrikako lanetan arizan ondoan, Oiartzunera ezkondu zen. Gaztaroan, bertsu zahar anitz gogoz ikasirik, jin omen zitzaion bera ere bat-bateko bertsulari izaiteko gutizia. 1935ean hasia bertsuka jendaurrean, 1972an isildu behar ukan zuen, Donostiako Atano pilotalekuan, Zeruko Argia astekariaren aldeko bertsu saio erditsutan ahotsik gabe mutu gelditu baitzen, perlesia kolpe batek jorik. Ordurako ospetsua bilakatua zen, 1962, 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izanik, bai eta 1936an eta 1960an bigarren. Francoren altxamendutik zonbait urtetara, euskara doi bat baimendu zelarik, bertsugintza bere lanbide nagusia bihurtu zen. Gizon seriosa,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016