Herriz Herri - Lasa (NB) | 2023ko Ekainaren 29a
Sortze - Heriotze
Sortze À¢'€'" Beranta handi batekin bainan beti atsegin berarekin jakin dugu maiatzaren 4an sortu dela 3. haurra Martinikoineko Maitena eta Dominique Ouret familian. Ximun eta Elorriren ondotik, Iñaki. Zer gehiago galdetu behar da osasunaz besterik. Hori desiratzen dakogu sortu berriari, ez baitu deus eskas. Goresmenak zueri Maitena eta Dominique eta plazerrez beterik diren etxeko eta Arnegiko aitatxi-amatxieri.
Heriotze À¢'€'" Sortzeak hiltzea zor, erran zaharra, bainan egun ere anitz kanbiamendu, beti egia gelditzen. Hola izan da Graxana Etcheverry Harruxiko amatxirentzat, Bettinanian duela 82 urte Urrutia izenarekin sortua. Hiruzpalau hilabetez bereganatu du sendatzeko esperantzarik emaiten ez zioen gaitzak. Aita gazterik galdua, ama gelditu zen 5 haurrekin, Graxana bere 4 anaiekin. Erraiten den bezala bizitzen ikasia, goizik lanari lotua. Adinera jinik etxekoak laguntzen zituela, lan egin zuen Donibane Garaziko saltegi batean, utzi zuena Gratien Harruxuriko semearekin ezkontzeko. Hiru haur ukan dituzte, seme bat etxeko segida harturik eta bi alaba erizain gisa ezagutuak. Nork kondatu Graxanak zonbat lan oren egin dituen? Beti hor zen hutsik egin gabe etxeko behar ordueri ihardesteko. Horiek guzien artetik, elizako urratseri eta igandetako mezari jarraikia, kantuetan giroa ezartzen zuen bere botz fin eta xuxenarekin. Beti ele ona ezpainetan, urrikaltsua zen erietaz, aldiz beretzat ez zen sekulan pleini isilik jasaiten zituen. Aitzineko etxeko bere ama eta luzaz senarra artatu ditu, azken hatseraino. Bere aldia jin denean gain gainetik segitua izan da, haur eta hurbilekoez. Orain ez dugu dudarik merezi zuen lekuan dagoela, zoriontsu, maite zitueneri begira. Egin dituen guziekin, familian eta bere urratsetan etsenplu onak uzten dauzkigu.
Ekainaren 16an Etcheverry apezak eman meza guziz eder eta kantatu baten ondotik guziek lagundu dute Graxana familiako hilobira, duela 7 urte ezarria izan zen Gratien senarraren ondora.
Gure dolumin bizienak zueri, seme-alabak, horien lagun, haur-ttipi, arra-haur, gelditzen den anaiari, koinat, iloba eta familiako guzieri.










