Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023ko Ekainaren 29a

Elkartasun deia

Elkartasun%20deia

Laborari sarea (BLE, APFPB - Idoki, ELB, InterAMAP Pays Basque, Ezpeletako Biperra eta Irulegiko AOP) mobilizatua da, herritar guziei elkartasun deia egiten du, bereziki diru eskaintzak eskatuz. Izan ere, ekoizpenaren berrabiatzeak gastu inportanteak eta premiazkoak sortzen ditu: landare erosketak, berdin alor-estalki eta tutoreak, orbaintzearen laguntzeko eta landareak bultzatzeko behar diren tratamendu produktu naturalak, garbiketa lanak, konpontze lanak. Erronka edo desafioa zinez inportantea da: bazterrak berriz ez abiatzeak, ondorio larriak lituzke: aste batzuen buruan ekoizpenik ez saltzea eta gure merkatu tokiak eta saskiak hutsik gelditzea litaike, eta bezerogoa nahigabeturik uztea, kalitatezko tokiko produktuak ezin berreskuratzeagatik, eta anitzez urrunagotik hornituak diren saltzaileei buruz itzultzea.

Batzorde tekniko bat plantan ezarria da, bildu diruak zuzentasunez banatzeko hunkituak izan diren ekoizleen artean, eta elkarteen kolektiboak segurtatzen du gure eskaintzak osoki etxaldeei laguntza emaitera joanen direla berrabiatze hortan.

Eskaintza egiteko:

-Eurotan, HelloAsso helbidean, esteka huntan sakatuz: www.helloasso.com/associations/inter-amap-pays-basque/collectes/grele-et-orages-du-20-juin-2023-solidarite-avec-nos-paysans.

- Euskotan, transferentzia bat egin daiteke 154024691 zenbaki kontuan, "Ekaitza 2023ko ekaineko harri ekaitzaldia" zehaztuz (Intempéries juin 2023 Ekaitza).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023/06/29

Pausa Lekua xahar-etxeak 50 urte

Pausa%20Lekua%20xahar-etxeak%2050%20urte

Gisa hortako etxe baten beharraz oharturik, Aiherra, Armendaritze, Donamartiri, Donoztiri, Heleta, Iholdi, Izturitze, Lekuine, Mehaine, Oragarre, 10 herrien artean Arberoa ibarreko sindikatuaren sortzea izan zen lehen urratsa.

Baimen eta laguntzak ardietsirik eta buruhauste anitzen ondotik, xutitu zen "Pausa lekua" Izturitzeko herriak eskaini lur eremuan eta 1973an ateak zabaldu.

Ekainaren 10ean, lehengo eta oraiko buruzagi eta elkarte kideak, 10 herrietako auzapezak eta langileria elgarretaraturik ospatu zen 50. urtemuga.

Oroitzapenen berritzeko eta urte horietan gertatu aldaketen aipatzeko parada izan zen.

Xalbat Charritton auzapez bezala proiektuaren sustatzaileetatik izan baitzen eta "Pausa Leku"-aren lehen buruzagia 20 urtez, gogoa erne denbora hartako berri berak eman zituen.

1993an Xavier Charritton Xalbaten semeak segida harturik, obra garrantzitsuak egin ziren: egoitza barnetik osoki berritu eta eraikina handitu.

Etxea segurtasun eta...

Irakurri segida

3696. zbk

Gure Hitza | 2023/06/29

Uztapide zena

Jean-Louis Harignordoquy

1983ko ekainean zendu zen Manuel Olaizola Uztapide, eskola zaharreko bertsulari maitatua. Ahetzen Mattin zenari bezala, ehorzketan 35 bertsularik bertsu bedera kantatu genizkion. 1909an Gipuzkoako Zestoan sortua, artzaintzan, ikazkintzan eta fabrikako lanetan arizan ondoan, Oiartzunera ezkondu zen. Gaztaroan, bertsu zahar anitz gogoz ikasirik, jin omen zitzaion bera ere bat-bateko bertsulari izaiteko gutizia. 1935ean hasia bertsuka jendaurrean, 1972an isildu behar ukan zuen, Donostiako Atano pilotalekuan, Zeruko Argia astekariaren aldeko bertsu saio erditsutan ahotsik gabe mutu gelditu baitzen, perlesia kolpe batek jorik. Ordurako ospetsua bilakatua zen, 1962, 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izanik, bai eta 1936an eta 1960an bigarren. Francoren altxamendutik zonbait urtetara, euskara doi bat baimendu zelarik, bertsugintza bere lanbide nagusia bihurtu zen. Gizon seriosa,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016