Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 29a

Marylise Léon

J-B D

Marylise%20Leon

CFDT sindikatu ezagutuak, beste bihi batek baino kide gehiago baduenak -orotara sei ehun milaz goiti-zuzendari berria hautetsi du, CGT delakoak bezala, aldi huntan emazte bat du hautatu, Marylise Léon. Jadanik erro handiak eginak dituen militante guziz kartsua. 46 urte ditu. Le Mans hirian sortua da bainan aitamak bretoiak, biak Finistère departamendukoak. Bozkatu delarik zuzendari karguarentzat, boz guziak beregana bildu ditu eta Laurent Berger azken urte hauetako zuzendariak gaitzeko konplimenduak egin dizkio. Berak garbiki azpimarratu du nahi lukeela sindikatu hori oraino azkarrago izan dadien, hoinbeste arrangura badelarik bazter guzietan. Gero eta buru-hauste gehiago, ez da dudarik!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/06/29

Sua!

J-B D

Heldu den urtean, Olinpiar-Joko lehiaketa famatuak Parisen hasi aitzin, gaitzeko su ederra, zoin-gehiagoka horien ezagungarri nolazpait, ibiliko da herriz-herri bi hilabetez segidan edo xuxenago erraiteko 68 egunez. Joan den egunean, jakinarazia izan da noiz nundik iraganen den. Alimaleko itzulia egitekoa du gisa guziz! Zure herritik jin dadien behar duzu haatik pagatu eta frango dirualde pizkorra galdetzen dute. Agertzen dira ikusmolde desberdinak. Badira pagatze horren alde, alde batetik emaiten dena bestetik irabazten dela aise eta aise! Pagatzearen kontrakoak ez dira batere hortarik ari! Dena den, Euskal-Herrira ere jitekoa da su famatu hori. Kostaldean ikusiko da, Hazparnen ere ba!

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/06/29

Itzulia

J-B D

Egun hauetan, Olinpiar-Joko horiek baino gehiago aipu da haatik txirrindularien Frantziako itzulia. Aurten bestenaz ere gastatuak gira eskualde hortarik. Bilbotik abiatzen da alabainan eta hiru egunez segidan Euskal-Herrian gaindi ibiliko da. Astelehenean heltzeko Baionara. Egun hortan, txirrindulari horien pasabidea zerratua izanen da. Beste bide askotan ere ez da aise ibiltzen ahalko. Holako neurriak hartuak baitira ez da segur harritzeko, gisa hortako mugimendua izaiten baita. Horiek hola,gero eta gehiago, itzuli hori "Turra" deitzen dute hor gaindi, Hegoaldean frantsesetik hartu hitz bat frango berrixkoa. Denik ere "o" hizkia bederen kendu balute, Turra idatziz, bainan "o" hori atxikiz kolorerik ez duen izen bat berexi dute! Nik segurik ez daukat batere egokia! Beste gauza bat, eta hau baikorra zinez, euskarari toki ederra eginen diote txirrindulariak Euskal-Herrian izanen diren denbora guzian, hori berri ona, biziki ona! Denek ikus dezaten eta entzun ere, Euskal-Herrian girela...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/06/29

Laburrago

J-B D

Eztabaida bat berriz piztu da, kasik batere funtsik gabe, aspaldian ere aipu dena han-hemenka segurik! Su pizle aldi huntan, Edouard Philippe gobernuburu ohia. Arras berotua, ez dela hola segitzen ahal! Gaia hauxe da, ikastegietan udako oporraldiak behar litazkeela laburtu. Nahiz herrialde zonbaitetan, hala nola Italian eta Espainian, oraino luzeagoak ere diren. Baizik-eta udan bero handiak badirela noiznahi eta ez hain aro beraz eskolan egoiteko. Uda guziko oporraldiak kondutan hartuz Frantzia da haatik deneri nagusi, oporraldiek hamasei aste iraunez. Iduriz, ikerketa batzuk hori dute salatzen, gehiengo bat balitakeela laburtze on baten alde. Bainan ikusmolde desberdinak laster agertzen dira finkatu nahi bada oporraldi horieri zonbat egun behar litazkeen kendu, eta noiz.

Batzuk oporraldien sail guzia nahi lukete aldatu, hasian hasi hori litakeela egokiena. Beste frango uzkur, edo uzkur baino uzkurrago ere, sobera aldaketarekin gauzak ez direla nahasiko...

Irakurri segida

3696. zbk

Gure Hitza | 2023/06/29

Uztapide zena

Jean-Louis Harignordoquy

1983ko ekainean zendu zen Manuel Olaizola Uztapide, eskola zaharreko bertsulari maitatua. Ahetzen Mattin zenari bezala, ehorzketan 35 bertsularik bertsu bedera kantatu genizkion. 1909an Gipuzkoako Zestoan sortua, artzaintzan, ikazkintzan eta fabrikako lanetan arizan ondoan, Oiartzunera ezkondu zen. Gaztaroan, bertsu zahar anitz gogoz ikasirik, jin omen zitzaion bera ere bat-bateko bertsulari izaiteko gutizia. 1935ean hasia bertsuka jendaurrean, 1972an isildu behar ukan zuen, Donostiako Atano pilotalekuan, Zeruko Argia astekariaren aldeko bertsu saio erditsutan ahotsik gabe mutu gelditu baitzen, perlesia kolpe batek jorik. Ordurako ospetsua bilakatua zen, 1962, 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izanik, bai eta 1936an eta 1960an bigarren. Francoren altxamendutik zonbait urtetara, euskara doi bat baimendu zelarik, bertsugintza bere lanbide nagusia bihurtu zen. Gizon seriosa,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016