Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Ekainaren 29a
Beti Gazte - Zazpiak Bat - San Josepe eskola - Pilota
Beti Gazte
Elkarteak erearoaren 17an larunbatez, bere bigarren elkarretaratzea egin du Les Trois Fontaines jatetxean. 55 kidek egun goxoa pasatu dute, ederki bazkaldu, jateko onak, bero beroak, Garate familiak ongi errezebitu ditu. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu eder batzu emanez, arratsalde apalean jendea ustez satisfos erretiratu da. Elkartearen buruzagiek denak eskertzen dituzte.
Zazpiak bat
Gan den asteburuan taldeak agertu ditu haur ttiki berriak aurten dantzan hasiak, 10 badira. Aitzineko urtetan hasiak diren gazteekin ikusgarria eman dute, ikusi behar zen ttiki horiek nola moldatzen diren. Jende asko bazen etorria, buraso, aitatxi-amatxiak eta bertze, erreboteko harmailak beteak ziren. Ikusten dugun bezala, Zazpiak Bat taldea beti aitzina doa, eskerrak buruzagieri.
San Josepe eskola
Uztailaren lehenean antolatzen du bere eguna. Haurrek ikusgarria eskainiko dute (18:00), ondotik aperitifa eta afaria. Menua: meloia xingarrarekin, zerrikia saltsan, gasna, sagar pastiza, arno, kafea ondokoarekin 20€, haurrentzat 5€. Etorri haur horien sustengatzera.
Kontzertua
Uztailaren 5ean, asteazkenez (21:00), elizan Larrun Kanta taldeak kantaldia emanen du.
Pilota
Esku-huska errebotean: lehen mailan: Gurruchaga Betti-Calvet Daniel 30-27 irabazle Azkaindarrak-en kontra. 3. maila: Iribarren Oihan-Elizalde Lauran 17-30 galtzaile Irisartarrak-en kontra. Gaztetxoak: Aguirre Arkaitz-Semerena Eneko 14-30 galtzaile Oztibartarrak-en kontra. Alduntzin Kaiet-Berasategui Unai 30-11 irabazle Irisartarrak-en kontra. Vella Barneix Mani-Marin Imaz Eneko 30-26 irabazle Zaharrer Segiren kontra. Kimuak: Amorena Behoteguy Xalbat-Saint Martin Andoni 16-30 galtzaile Airetik-en kontra. Zabaleta Huerta Auritz-Larrañaga Ekhi 30-26 irabazle Zaharrer Segiren kontra. Umetxoak: Babace Leizagoien Oihan-Zabaleta Orhi 12-15 galtzaile Uhaldeanen kontra eta 15-13 irabazle Napurraken kontra. Goyeneche Mikel-Lafitte Julen 15-12 irabazle Goizeko Izarraren kontra. Bareyre Battit-Andueza Aguirre Peio 01-15 galtzaile Napurtarren kontra. Lefranc Koskarat-Lafitte Mattin 13-15 galtzaile Napurtarren kontra. Union Basque palantxa trinketean - Neskak 2. mailan: Jauregui Maia-Blanco Oihana 29-40 galtzaile Airetik-en kontra.











