Orotarik | 2023ko Ekainaren 29a
Arrosako kabalkada eta Arrosako bestak
Amaia Liguex
Ekainaren 17an egin den eta uztailaren 9an eginen den "Ehun urtez" deituriko Arrosako kabalkadak arrakasta handia ukan du. Proiektu horren lehen helburua, herriaren 100 urteak ospatzea zen, 1923an Ortzaizetik atera baitzen Arrosa, bere independentziaren lortzeko. Hortik dator "Ehun urtez" izena. Baina, beste helburu bat, herritarren biltzea izan zen haur, gazte edo zahar baita euskararen biziaraztea ere.Hala ere 17an, aro txarra ukan arren, dantzari, zirtzil, musikari eta bertsulariek plaza alaitu zuten larunbat arratsean. Publikoan, guti gora behera 1.000 pertsona hurbildu ziren. Eguraldiaren aldetik duda anitz izan baziren ere euria, ortzantza eta haizearengatik plazer bat izan zen parte hartzaile guzientzat. Ukan dituzten oztopo guziekin ere denek arrats hori ongi gozatzea lortu dute. Gainera, berriz bestaren egiteko parada ukanen da, Arrosako bestak izanen baitira uztailaren 7, 8 eta 9an. Bigarren emanaldiaren zain, aste batzuen buruan, parte hartzaile eta antolatzaile guziek eguraldi ederrago baten ukaitea eta lehen emanaldiko ber arrakasta ukaitea espero dute. Normalki arrakastaren aldetik lasaitzen ahal dira, txartel guziak salduak izan baitira. Anartean, trebatzen segitzen dute eta hitzordua uztailaren 9an emaiten daukute (15:30), plazan.














