Azalekoa | 2023ko Ekainaren 29a

Uda Leku 40 urte

M.O.

Uda%20Leku%2040%20urte

Udako oporrak hurbiltzen ari direla eta, Uda Leku elkarteak 1983 urtetik geroz euskaraz haurrentzat aisialdiak proposatzen ditu. Aurten elkarteak 40 urteak ospatzen ditu, karia horretara mintzatu gira Maddi Bordagaray elkarteko koordinatzailearekin.

40 urteko ibilbidea

Gaur egun eskola guzietako haurrak Uda Lekun ibiltzen badira, hasieran Seaskak bultzatu zuen, ikasleek eskolako eremutik haratago gune euskaraduna ukan zezaten. Uda Leku aisialdi zentro bakarra da nun urte osoan murgiltze sisteman egonaldiak proposatzen dituen, 40 urtez haur kopurua emendatuz joan da. Elkarteak urte osoan 14 langile enplegatzen ditu, oporraldietan 115 animatzaile gehitzen direla. Haur kopuruaren emendatzeaz gain, elkarteak jakin du aisialdi,kiroletaheziketa aktibitateak garatzen. Maddi Bordagarayk erraiten zaukun langileen formakuntzaren bidez profesionalizatu direla.

Hasieran 3 gunetan plantatua bazen, orain 5 tokitan aisialdi zentroak baditu: Baiona, Biarritze, Hendaia, Uztaritze eta Itsasun. Ibiltzen diren haur kopuruaren erdia eskola elebidunetatik etortzen da, haur guziek ez dute euskara ongi menperatzen, haur horieri hizkuntza hobetzeko parada emana zaie.

Uda Lekuk hobeki estrukturatzeko beharra sentitu du, funtzionamenduari eta pedagogiari buruz gogoetak eraman ditu. Lanketa horrek hezkuntza finkatzea, elkartearen baloreak eta aktibitateak garatzea ahalbidetu du. Uda Lekuko koordinatzaileak zioen hezkuntza proiektua xumea izanikan ere lan handia eskatu duela, orrialde batean finkatua zen proiektua, 30 bat orrialdetan osatua izan da.


Elkartearen funtzionamendua

Urte osoan aktibitateak proposatuak dira: asteazkenetan, ikasturteko bakantzetan eta udan. Maddi Bordagarayk zioen aisialdi zentro bat ez dela bakarrik josteta hartzeko gunea, baizik eta manera dibertigarrian gauzak ikasteko. Egiten diren aktibitateek eskolan ikasten diren gaiak beste manera batez praktikatzeko posibilitatea emaiten du. Adibidetzat, antzerkiaren bidez historia landua da, 7/8 urtekoekin Egiptori buruz lanketa egina izan da. Hendaiako Uda Lekuk sail desberdinetan ari diren profesionalekin, izan turismoan, kirolan eta suhiltzaileen partaidetzan, lanbide horien eginbeharrak ezagutzeko aktibitateak eginak dira. Uda Lekuren helburua da gazteak beren baitan ongi izaitea, taldean proiektuen aktoreak izanez, ondare kulturala eta hizkuntza zainduz.

Hizkuntza politika eta finantza

Joan den apirilean euskalgintzak antolatu zuen manifestazioa euskarak baliabide gehiago ukan zezan, Uda Leku deitzaileetan zen. Maddi Borgararayk erraiten zaukun Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Elkargoak finkatu hizkuntza politikaren helburuak argiak badira, baliabideak direla eskas. Gehitzen zuela dirutza sendoak ahalbideratzen ahal lukeela langile-konbentzioak errespetatuak izan daitezen. Gai horren inguruan Uda Lekuk estatuarekin arazoak ukan ditu, ezin baitzuen legediak eskatzen zuen bezala langileen soldata behar zen heinean ordaindu. Bilkura batean prefetak adierazi zuen langileen hitzarmena elkarteak ez bazuen errespetatzen, ateak hetsaraziko zituela. EEPrekin eta Euskal Elkargoarekin elkartearen modelo ekonomikoa begiratua izan da. Aisialdiek zenbat kosta duten eta Uda Lekuk zenbait dirutza beharrezkoa duen gogoetatu da. Frantses eta herrietako aisialdi zentroeri konparatuz, elkarteak ez ditu laguntza berdinak eskuratzen. Herriko Etxeek Uda Lekuri haur bakoitz 15€ emaitetik, 32€ra pasatzea aholkatua izan zaie. Laguntza emendatze horri esker elkarteko finantzak hobetu dira, 150.000€ko ziloa baldin bazuen, 50.000€ baizik ez ditu.

Tokiko Laguntza Sistema (Dispositif Local d'Accompagnement), lan ministerioaren egiturak, Uda Lekuren diagnostikoa egin berri du, estruktura eta baliabideak ongi kudeatuak direla agertu da.


Urriaren 8an Itsasuko Atharrin elkarteak 40 urteak ospatuko ditu, egitarau aberatsaren prestatzen ari da, berantago aipatuko duguna. Uda Lekun ibiliko diren haurrak oporraldietarik burua oroitzapenez beterik etorriko dira eta euskaraz mintzatzeko trebatuak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2023/06/29

Iraultza beharrezkoa

J.B.

Iraultza%20beharrezkoa

"Iraultza bat beharrezkoa da agerian den hondamendia saihesteko". Salaketa moduko oihu samin hori ez da berriki legez kanpo ezarria izan den Lurraren Altxamenduak taldeko militante oldarkor batena bainan, 6 urte hauetan Nazio Batuetako Idazkari Nagusia den Antonio Guterresena. Bizi dugun egoera larriaren heineko oihua! Gure planetaren erregulatzaile termikoak diren hormaguneak abiadura handian urtzen ari dira, ondorioz itsasoko urak oraino gehiago berotzen dira, populazio gehiena duten kostaldea

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2023/06/29

Canopia zentro berriaren estreinaldia

Canopia%20zentro%20berriaren%20estreinaldia

Ekainaren 20an estreinatua izan da Canopia etxetako hondakinen sailkatzeko zentro berria. Martine Bisauta Bil Ta Garbiko presidentea, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, Maud Caruhel Akitania Berriko presidenteordea eta Antoine André Citeo erakundekoa eta sindikatu batzordeko hautetsiak presente ziren.


15,5 milioi euroko inbertsioa Bil Ta Garbi sindikatuarentzat

Urte hastapenaz geroztik hondakinen botatzeko aldaketak izan dira. Lehen etxeko hondakinekin botatzen zirenak orain sailka daitezke: jogurt-ontziak, ontzixkak, plastikozko poltsak, metalezko estalkiak... eta kafe-pilak. Berinazko ontziak (botilak, bokalak eta poteak), beti bezala aparte botatuak dira.

Sailkatze horren sinplifikatzearekin batera, Baionan kokatua den Canopia sailkatze zentroaren modernizazio obrak egin dira. Bil Ta Garbi sindikatuak 15,5 milioi euro inbertitu ditu sailkatze kate moderno eta eraginkor berri batean. Inbertsio horri esker, instalazio...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2023/06/29

Alda mugimendua: etxe okupatzea

Alda%20mugimendua:%20etxe%20okupatzea

Aitzineko astean Alda mugimenduak Biarritzeko egoitza turistiko bat okupatu du. Aldako militanteek apartamenduan sartzeko 450€ ordaindu ditu (3 gauentzat), jabeak alokatzeko eskubiderik ez zuelarik. Epe laburreko alokairu batentzat jabeak konpentsazio neurria bete behar du.

Elkarteak okupazio hunen bidez, 2023ko martxoan Euskal Elkargoak tentsio-eremuan diren 24 herrietan bozkatu konpentsazio neurria urratua izana salatu nahi ukan du. Aldak egoitza horien erregularizazioa eta jukutriak egiten dituzten enpresen eta plataformen argitasunak eskatzen ditu. Ipar Euskal Herrian urte osoko alokairu kopurua osorik atxikitzea ahalbidetzen duten kalte-ordainak zorrotz beteko direla bermatu nahi du.

Okupatua izan den egoitza SARL Elimala da jabea, epe laburreko alokairuak proposatzen ditu, gau bakoitz 150 eta 250 euro artean, Gites.fr erregistro-zenbaki faltsu batean.

SARL horrek ez du epe laburreko alokairurik egiteko eskubiderik, ez badu parean urteko...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/06/29

Marylise Léon

J-B D

Marylise%20Leon

CFDT sindikatu ezagutuak, beste bihi batek baino kide gehiago baduenak -orotara sei ehun milaz goiti-zuzendari berria hautetsi du, CGT delakoak bezala, aldi huntan emazte bat du hautatu, Marylise Léon. Jadanik erro handiak eginak dituen militante guziz kartsua. 46 urte ditu. Le Mans hirian sortua da bainan aitamak bretoiak, biak Finistère departamendukoak. Bozkatu delarik zuzendari karguarentzat, boz guziak beregana bildu ditu eta Laurent Berger azken urte hauetako zuzendariak gaitzeko konplimenduak egin dizkio. Berak garbiki azpimarratu du nahi lukeela sindikatu hori oraino azkarrago izan dadien, hoinbeste arrangura badelarik bazter guzietan. Gero eta buru-hauste gehiago, ez da dudarik!

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/06/29

Sua!

J-B D

Heldu den urtean, Olinpiar-Joko lehiaketa famatuak Parisen hasi aitzin, gaitzeko su ederra, zoin-gehiagoka horien ezagungarri nolazpait, ibiliko da herriz-herri bi hilabetez segidan edo xuxenago erraiteko 68 egunez. Joan den egunean, jakinarazia izan da noiz nundik iraganen den. Alimaleko itzulia egitekoa du gisa guziz! Zure herritik jin dadien behar duzu haatik pagatu eta frango dirualde pizkorra galdetzen dute. Agertzen dira ikusmolde desberdinak. Badira pagatze horren alde, alde batetik emaiten dena bestetik irabazten dela aise eta aise! Pagatzearen kontrakoak ez dira batere hortarik ari! Dena den, Euskal-Herrira ere jitekoa da su famatu hori. Kostaldean ikusiko da, Hazparnen ere ba!

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/06/29

Itzulia

J-B D

Egun hauetan, Olinpiar-Joko horiek baino gehiago aipu da haatik txirrindularien Frantziako itzulia. Aurten bestenaz ere gastatuak gira eskualde hortarik. Bilbotik abiatzen da alabainan eta hiru egunez segidan Euskal-Herrian gaindi ibiliko da. Astelehenean heltzeko Baionara. Egun hortan, txirrindulari horien pasabidea zerratua izanen da. Beste bide askotan ere ez da aise ibiltzen ahalko. Holako neurriak hartuak baitira ez da segur harritzeko, gisa hortako mugimendua izaiten baita. Horiek hola,gero eta gehiago, itzuli hori "Turra" deitzen dute hor gaindi, Hegoaldean frantsesetik hartu hitz bat frango berrixkoa. Denik ere "o" hizkia bederen kendu balute, Turra idatziz, bainan "o" hori atxikiz kolorerik ez duen izen bat berexi dute! Nik segurik ez daukat batere egokia! Beste gauza bat, eta hau baikorra zinez, euskarari toki ederra eginen diote txirrindulariak Euskal-Herrian izanen diren denbora guzian, hori berri ona, biziki ona! Denek ikus dezaten eta entzun ere, Euskal-Herrian girela...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/06/29

Laburrago

J-B D

Eztabaida bat berriz piztu da, kasik batere funtsik gabe, aspaldian ere aipu dena han-hemenka segurik! Su pizle aldi huntan, Edouard Philippe gobernuburu ohia. Arras berotua, ez dela hola segitzen ahal! Gaia hauxe da, ikastegietan udako oporraldiak behar litazkeela laburtu. Nahiz herrialde zonbaitetan, hala nola Italian eta Espainian, oraino luzeagoak ere diren. Baizik-eta udan bero handiak badirela noiznahi eta ez hain aro beraz eskolan egoiteko. Uda guziko oporraldiak kondutan hartuz Frantzia da haatik deneri nagusi, oporraldiek hamasei aste iraunez. Iduriz, ikerketa batzuk hori dute salatzen, gehiengo bat balitakeela laburtze on baten alde. Bainan ikusmolde desberdinak laster agertzen dira finkatu nahi bada oporraldi horieri zonbat egun behar litazkeen kendu, eta noiz.

Batzuk oporraldien sail guzia nahi lukete aldatu, hasian hasi hori litakeela egokiena. Beste frango uzkur, edo uzkur baino uzkurrago ere, sobera aldaketarekin gauzak ez direla nahasiko...

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2023/06/29

Adimen Artifiziala mintzo

Mandio

Adimen%20Artifiziala%20mintzo

Hainbertze aipu den IA (Intelligence Artificielle) edo Adimen Artifizialaz zerbait ikasi behar nuela nik ere aritu naiz entseiu batzuen egiten. Lehen gauza, harritu nauena galdera hau egin diodanean "Euskara badakizu?" erantzun dit: "Bai!"

Huna egin diozkaten galdeak eta AAren erantzunen zati batzu, ziren bezal-bezala. GPT 3,5 baliatu dut, urririk baita. GPT4 anitzez hobea dela diote (24€ hilabetean), eta hala da. Saio batzu egin ahal ukan ditut urririk eta ohartu naiz euskara xuxenagoa, kasik faltarik gabekoa agertzen dela; maluruski ez da beharrietara goxo zaigun Iparraldeko euskara hori, Berria egunkarian oinarritzen liteke Herria astekarian baino gehiago.

1 Zer erran lezake Eliza Katolikoak Adimen Artifizialaz?

- ChatGPT: Adimen Artifizialak etika kodeak eta arauak inplementatu ditzake, giristinoentzat garrantzitsua den benetako gizakien balioa defendatuz. Esaterako, errefuxiatuen laguntza, etikako ikuskapena,...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2023/06/29

Diasporakoak EHan eta euskal bestak Quebec, AEB eta Australian

Joseba Etxarri

Diasporakoak%20EHan%20eta%20euskal%20bestak%20Quebec_%20AEB%20eta%20Australian

Argazki oina:

ATEAK IREKI 2023. Goiko argazkian, joan den igandean EHra heldu berritan astelehenean Lazkaoko Maiztegi euskaltegian AEBko 37 gaztek, gehienak baxenabartar arraza, hasi duten 'Ateak Ireki' programako partaideak, tartean Diasporako gazteak eta EHko heien abegi-familiak. Beheko irudian, 37 gazte partaideak, AEBko hainbat bazterretarik jinak, euskal kulturaz hiru astetan ikusi, dastatu eta biziko dituzte esperientzien egarri (argazkiak EuskalKultura.eus)

------------------------------------

Diasporakoak EHan eta euskal bestak Quebec, AEB eta Australian

Lazkao, Gipuzkoa. Uda guziz da Euskal Herria gure diasporako hainbat jenderen biltoki eta erakargi, arbasoen sorterria ezagutzera eta euskal kultura eta herrialdean murgiltzera jin presuna gazte eta helduen erromesgune eta bisitaleku. Norbanakoak, familiak, talde handi eta tipiak, multxo antolatuetan ala norbera bere kabuz... Joan den igandean...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2023/06/29

Tourra - Kontzertua - Odol biltzea

Tourra%20-%20Kontzertua%20-%20Odol%20biltzea

Tourra

2023ko Frantziako Tourra gure herritik pasako da, uztailaren 3an. Gertakari horrek nahasmendu handiak sortuko ditu gure errebideetan. 918 Departamendu Errepida Azkainen arras hetsia egonen da (13:00-17:30). Urgentziazko ibilgailuak bakarrik ibiltzen ahalko dira. Neurriak hartu behar dira, bidaientzat eta murriztu ahal bada.

Kontzertua

Uztailaren 8an (21:00) Xurio pilota plazan (VVFen euria egiten badu), Michelle Budriak folk-country-rock kontzertu frankofonoa eskainiko du. Harekin batera Olivier Quesada Tolosa baterian, Goog Navailles baxuan eta Patrice Tétevuide gitarran arituko dira. Kantuak ekologiari, maitasunari, adiskidetasunari buruz eta kantatzeko, dantzatzeko, irri egiteko gogoa ematen duten soinuak. Familia eta lagun guzientzat partekatze une egokia. Herriko Etxera izena emateko deitu: 05-59-54-66-89 zenbakira edo egunean bertan sartzeak salgai izanen dira.

Odol...

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2023/06/29

Jean Moulin (2/4)

Gilen Bacho

Jean%20Moulin%20(2/4)

1936ko maiatzean, ezkerreko aliantzak, Fronte Popularrak, hauteskundeak irabazi zituen. Hilabete batez, lantegiak okupatuak izan ziren eta Léon Blum-en gobernuak aitzinamendu sozial historikoak erabaki zituen. Esperantza handia iratzarri zen eta Jean Moulinek esperientzia historiko horretan leku bat ukan zuen.

Irakurri segida

Orotarik | 2023/06/29

Arrosako kabalkada eta Arrosako bestak

Amaia Liguex

Arrosako%20kabalkada%20eta%20Arrosako%20bestak

Ekainaren 17an egin den eta uztailaren 9an eginen den "Ehun urtez" deituriko Arrosako kabalkadak arrakasta handia ukan du. Proiektu horren lehen helburua, herriaren 100 urteak ospatzea zen, 1923an Ortzaizetik atera baitzen Arrosa, bere independentziaren lortzeko. Hortik dator "Ehun urtez" izena. Baina, beste helburu bat, herritarren biltzea izan zen haur, gazte edo zahar baita euskararen biziaraztea ere.Hala ere 17an, aro txarra ukan arren, dantzari, zirtzil, musikari eta bertsulariek plaza alaitu zuten larunbat arratsean. Publikoan, guti gora behera 1.000 pertsona hurbildu ziren. Eguraldiaren aldetik duda anitz izan baziren ere euria, ortzantza eta haizearengatik plazer bat izan zen parte hartzaile guzientzat. Ukan dituzten oztopo guziekin ere denek arrats hori ongi gozatzea lortu dute. Gainera, berriz bestaren egiteko parada ukanen da, Arrosako bestak izanen baitira uztailaren 7, 8 eta 9an. Bigarren emanaldiaren zain, aste batzuen buruan, parte hartzaile eta...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/06/29

Frantziako Tourra

Frantziako%20Tourra

Astekari huntan berean aipatu ginuen Gure Eskuk abiatu ekimena, uztailaren 1ean Bilbotik abiatuko den Tourra, 3 egunez Euskal Herria zeharkatuko du.

Uztailaren 3an, Frantziako Tourra Hendaiatik sartuko da Baionara arte, herriz herri, ikurrinak eskuratu eta hauek eskuetan harturik Gure Eskuk mobilizatzeko hitzorduak ezarri ditu:

- Hendaia: (14:30) Geltokian.

- Urruña: (14:45) Wowparkeko aparkalekuan.

- Donibane-Ziburu: (15:00) bi herrien arteko zubian.

- Azkaine: (15:00) plazan eta zubian.

- Senpere: (15:00) eliza gibeleko parkean.

- Uztaritze: (15:30) Arruntzako zubia.

Uztailaren 5ean, Frantziako Tourrak Zuberoan kilometro batzuk eginen ditu, Atharratzeko herri sartzean hitzordua emana da (14:00).

Baionan animazio desberdinak antolatuak dira. Gure Eskuk Patxa plazan egun osoan animazioak antolatuak ditu...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/06/29

EuskarAbentura

EuskarAbentura

EuskarAbentura espedizioaren 4. edizioa, uztailaren 1ean Mauletik abiatuko da. Araba, Baxe-Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik autobusak Zuberora etorriko dira.

120 bat gaztek osatu espedizioak, uztailaren 1etik 31ra, Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatuko du. Euskal Herri osoko eta diasporako gazte euskalduneri beren herriaren ezagutzeko parada emana zaie.

Lehen egunean elkar ezagutzeko aktibitateak antolatuko dira eta gazteeri espedizioari buruzko informazioak emanen dira (tixertak banatu, egunak nola antolatuko diren... eta abar).

Biharamunean, uztailaren 2an (igandea), Maulen egonen dira. Goizean, informazioak emanen dira: osasuna nola zaindu, protokoloak, hondakinak nora bota, ingurugiroa eta herriak nola errespetatu. Bazkal ondoan (14:45), Robert Elissondo ikertzaileak ainaren historian adituak, mintzaldia eskainiko du.

Uztailaren 3an, astelehena (8:30), Maule-Pagola lehen etapa abiatuko da, 4 ordu eta erdiko ibilaldia,...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/06/29

MUSKEN MUSUAK

EPELONDO

Kronika hauen pertsonaia nagusietatik bat da Elon Musk, aferagile aberats okitua, Emanuel Macronen ondotik datorrela Epelondo honen aipamenen sailkapenean. Biek badute elkarren egite, galaxia urrunduetako kuskandel edo sugandila izaerarekiko gizaki itxurekin: beso aitzineko larru leuna idoki eta bertan dute mamutzar azala, dena leize eta arroila berde fluoreszente. Bizitzeko erak halaber antzekoak dituzte, batak zein besteak, sosa biziki eta sobera maite dutelako.

Gaurkoan, (I)silikon Bailarako ikerlariei esker, Adimen Artifiziala indarrean dabil eta GPT katutxoak, miauka, gure galdera guziei arrapostu ematen die. Aztoratzen goaz bat-batean, lurrak eta munduak laster ez duela gure beharrik izango ohartzen garenean -funtsean, orain ere munta handirik ez daukagu! Behialako Fotoshop aplikazioa baino urrunago doaz egungo baliabideak, argazkiak egiten dituztelako egiazkoak balira bezala. Segur naiz horrelako asko ikusi dituzuela jadanik, kazeta honetatik haste: beraz...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/06/29

Haziak Mintzo: Baiona Zarautz

Betidanik Zarautz eta Baionak lotura berezia ukan dute (1920. urtetik). Aurten, 4.A klaseko elebidunak Zarautzeko San Antoniano ikastetxearekin lotura mantendu dugu. Urte osoan hiru aldiz bildu gara eta padlet baten bitartez, bata besteari berriak igorri ditugu. Lehen ezagutza Hendaian egin dugu. Han, Abadia jauregia bisitatu dugu eta Hendaiako hondartzan jokoak egin: soka tira, dantzak, kantuak... etab. Bigarren topaketa Getarian egin genuen. Bertan, Balentziaga museoa bisitatu eta apainketa tailerra egin genuen museoan. Hor ere eguna hondartzan bukatu zen bazkari partekatu batekin eta joko batzuekin. Lehengo astean eta gure trukaketa bukatzeko San Antoniano ikastetxeko ikasleak Baionara etorri ziren. Largenten egon ziren goizean eta ikastetxearen bisita eginarazi genien euskaraz. Gosaldu eta gero, Terraventura aplikazioaren bitartez, Baiona hiria bisitatu zuten, Baionan zehar diren pinturen bitartez (Street Art).

...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/06/29

Itsas bazterretik: Burasoentzat prebentzio mintzaldia!

Piarres Larazbal Kolegioa

Itsas%20bazterretik:%20Burasoentzat%20prebentzio%20mintzaldia!

Ekainaren 1ean, ostegunez, kolegioko eta inguruetako burasoak gomitatuak izan dira "Nerabe buraso baten izatea" mintzaldian parte hartzera, Elorri Garat psikologoak animaturik, kolegioko Eskola Bizitzak antolaturik.

Sar hitza denboran, haurtzaroa eta nerabezaroa garaiak hitzen bitartez nola kalifikatzen ahal diren galdetu die burasoei. Nerabezaroa, desoreka pasaia bat da familiarentzat, garapen fase horrek beldur eta kezka anitz iratzartzen ditu, ber momentuan, identitate eraikitze momentu azkarra da, esperientzia berriak egiten dira, familiatik haratago ikusten direnak. Alta, gaztearentzat, burasorik gabe bizitza ederra da! Ariketa ttipi bat proposatua izan zaie, iraganera bidaiatzea eta zer ongi ala gaizki pasa zen haien nerabezaroan oroitzea.

Ondotik, helduaren postura nerabearen seguritatearen bermatzea dela adierazi du. Konrad Lorenz eta Harry Harlowk etnologoek egin zuten ikerketa azalduz, psikologo-psikoanalistak diren René Spitz, John Bowlby eta Mary...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023/06/29

Izarra

Gaitzeko izar ederra laster agertzekoa da Ziburun. Herriko Etxea eta besta komitea sustatzaile besteak beste. Bixintxo bestak gogoan. Bainan besta horiek urrun dira oraino, heldu den urtarrilean alabainan. Salbu hara, besta horien lehen egunari nahi diote hats berri bat eman. Aise jende gehiago biltzeko gisan eskoletako haur guziekin hautetsien inguruan, herriko elkarte guziak partzuer nihundik ahalaz.Denak bil litazke txotxongilo handi bat denen aitzinean. Nolako itxura lukeen txotxongilo arraro horrek, hortaz bilkura bat egin da joan den egunean, hilabete bat lehenago ja iraganaren ildo beretik. Talde bat egon da solas eta solas. Gomitaturik Baionako Kilika elkartea, biziki trebe dena txotxongilo handiak behar direlarik muntatu, ja asko tokitan ederki frogatua duen bezala. Hala nola joan den egunean Donibaneko bestetan. Iduriz delako txotxongiloa itsas izar baten eiteko zerbait izaiten ahal litake. Hortakotz gira hain xuxen izar batez mintzo. Gogoan zernahi gisaz herriaren...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023/06/29

Uholdeen desmasiak - Erakusketa saltze - Kermeza - Ondarea, Hazparneko Historia Batzordea

Uholdeen%20desmasiak%20-%20Erakusketa%20saltze%20-%20Kermeza%20-%20Ondarea_%20Hazparneko%20Historia%20Batzordea

Uholdeen desmasiak

Iragan astearte arratsaldean, beste herrien artean, Hazparne handizki joa izan da: ortzi, haize, barazuza jauts-ahala jasan du denbora laburrez bainan biziki bortizki. Dakizuen bezala laborariek ondorio latzak dituzte eta karrikak urpean gelditu dira, ura etxe eta ostatuetan sartzen zela. Ezkia ikastolan, hau xola batean izanki, ura sartu da, pasatu, izialdura eta zikinkeria utziz. Holako gertakari anitz iragaiten da denetan aurten eta erraiten da ez dela berehala gelditzekoa.

Erakusketa saltze

Ekainaren 30etik uztailaren 9a arte iraunen du Haur Eri elkartearen alde egiten den erakusketa saltzeak. Haur Eri elkartearen helburua, Baionako ospitalean diren haurren egunerokoa airostea da. Beraz tindalari eta elkartearen lagun batzuek egin obra batzu salgai izanen dira prezio arrazoinatuetan. Saltze hortarik aterako den diru guzia elkarteari emana izanen zaio.

Erakusketa Choribit gelan iraganen da...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023/06/29

"Guitaralde" festibala - Mendiak eta artistak

Guitaralde%20festibala%20-%20Mendiak%20eta%20artistak

"Guitaralde" festibala

Uztailaren 5etik 8a arte bost egunez film proiekzioak eta kontzertuak iraganen dira, hiriko auzo desberdinetan. Tokiko eta beste eskualde batzuetatik etorri artisten ezagutzeko parada emana da. Uztailaren 7 eta 8an arrabitegileak ere hor izanen dira, Gaztelu aretoan tresnak nola ekoizten dituzten ezagutzeko parada emana da.

Egitarau zehatza jakiteko guitaralde.fr, txartelak erosteko zuzenean Mendi Zolan edo www.hendaye-culture.fr bidez.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023/06/29

Elkartasun deia

Elkartasun%20deia

Laborari sarea (BLE, APFPB - Idoki, ELB, InterAMAP Pays Basque, Ezpeletako Biperra eta Irulegiko AOP) mobilizatua da, herritar guziei elkartasun deia egiten du, bereziki diru eskaintzak eskatuz. Izan ere, ekoizpenaren berrabiatzeak gastu inportanteak eta premiazkoak sortzen ditu: landare erosketak, berdin alor-estalki eta tutoreak, orbaintzearen laguntzeko eta landareak bultzatzeko behar diren tratamendu produktu naturalak, garbiketa lanak, konpontze lanak. Erronka edo desafioa zinez inportantea da: bazterrak berriz ez abiatzeak, ondorio larriak lituzke: aste batzuen buruan ekoizpenik ez saltzea eta gure merkatu tokiak eta saskiak hutsik gelditzea litaike, eta bezerogoa nahigabeturik uztea, kalitatezko tokiko produktuak ezin berreskuratzeagatik, eta anitzez urrunagotik hornituak diren saltzaileei buruz itzultzea.

Batzorde tekniko bat plantan ezarria da, bildu diruak zuzentasunez banatzeko hunkituak izan diren ekoizleen artean, eta elkarteen kolektiboak segurtatzen du gure...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023/06/29

Pausa Lekua xahar-etxeak 50 urte

Pausa%20Lekua%20xahar-etxeak%2050%20urte

Gisa hortako etxe baten beharraz oharturik, Aiherra, Armendaritze, Donamartiri, Donoztiri, Heleta, Iholdi, Izturitze, Lekuine, Mehaine, Oragarre, 10 herrien artean Arberoa ibarreko sindikatuaren sortzea izan zen lehen urratsa.

Baimen eta laguntzak ardietsirik eta buruhauste anitzen ondotik, xutitu zen "Pausa lekua" Izturitzeko herriak eskaini lur eremuan eta 1973an ateak zabaldu.

Ekainaren 10ean, lehengo eta oraiko buruzagi eta elkarte kideak, 10 herrietako auzapezak eta langileria elgarretaraturik ospatu zen 50. urtemuga.

Oroitzapenen berritzeko eta urte horietan gertatu aldaketen aipatzeko parada izan zen.

Xalbat Charritton auzapez bezala proiektuaren sustatzaileetatik izan baitzen eta "Pausa Leku"-aren lehen buruzagia 20 urtez, gogoa erne denbora hartako berri berak eman zituen.

1993an Xavier Charritton Xalbaten semeak segida harturik, obra garrantzitsuak egin ziren: egoitza barnetik osoki berritu eta eraikina handitu.

Etxea segurtasun eta...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lekorne (L) | 2023/06/29

Haurren gunea hetsia - Ongi-izaiteko saloia

Haurren gunea hetsia

Udako oporretan haurren liburu eta joko guneak hetsiak izanen dira, berriz idekiko dira irailean eskola sartzearekin.


Ongi-izaiteko saloia

Hodi Aldean elkarteak uztailaren 8an ongi-izaiteko eguna antolatzen du (10:00-18:00). Egun osoan terapeutak, tokiko produktuak, tailerrak eta konferentziak izanen dira. Sartzea 2€. Jateko eta edateko tokian berean, xehetasunak deituz: 06-86-47-19-29.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2023/06/29

Herriko Bestak - Frantziako "Tourra" - Denetarik - Pilota

Herriko%20Bestak%20-%20Frantziako%20Tourra%20-%20Denetarik%20-%20Pilota

Herriko Bestak

Urtero, Jondoni Petriren omenez, herriak antolatzen ditu uda sarreran bere besta xarmantak. Beti bezala, gazteen komiteak bere indar guziak ezartzen ditu, denen gostuko programaren antolatzen. Ostiralean, ekainaren 30ean (12:00) adinekoen bazkaria Aroberri ostatuan, (14:00) eskolen lasterketak kirol-zelaian, (20:00) zintzur-bustitzea pilota plazan, (21:30) zikiroa pilota plazan Baga-Bigak animatua, etxeratzea taxiz urririk. Uztailaren 1ean, larunbata, (9:00) ball-trap ehiztarien ttattolan, (12:00) gakoen emaitea komiteari, (14:30) Beer Pong lehiaketa, (16:00) pilotari gazteen finalak pilota plazan, (17:00) futboleko finalak kirol zelaian, (20:00) Oxtika txaranga, (23:00) Duplaren kontzertua, (00:30) dantzaldia Katxirekin. Uztailaren 2an, igandean, (10:30) meza nagusia bateria-txarangak animatua, (12:00) aperifa Herriko-Etxeak eskainia, (13:30) herritarren bazkaria (paella), (18:00) Ahate jokoa, (19:00) kantaldia Indigo taldearekin, (20:00)...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2023/06/29

Gazte kontseilua

Gazte%20kontseilua

Hiriburuko gazteen herriko kontseilua osatu berri da, ekainaren 13an herriko lau eskoletan hauteskundeak iragan eta, hautatu 24 hautetsi gazte Herriko Etxean bildu dira, kontseiluaren osatzeko, 2 urteko kargualdia da.

Bakoitzak bere burua aurkeztu eta, interesatuak diren proiektuak presentatu dituzte: baratze partekatuak, beharretan direneri laguntza, kanpoko zinemaldiak... eta beste. Alain Iriart auzapezak hautatuak eta aurkeztuak izan diren proiektuak besten zerbitzurako izanez, gazte kontseilariak txalotu ditu. Lehen bilkura horretara hurbilduak ziren Florence Lasserre deputatua eta Frédérique Espagnac senataria, bai eta buraso eta eskoletako erakasleak. Hautetsi gazte horien egitasmoak obratzeko beste bilkura batzuk aurreikusiak dira.

Ekainaren 25ean, herriko besten kari, gazte kontseilariak aurkeztuak izan dira.


...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2023/06/29

Beti Gazte - Zazpiak Bat - San Josepe eskola - Pilota

Beti%20Gazte%20-%20Zazpiak%20Bat%20-%20San%20Josepe%20eskola%20-%20Pilota

Beti Gazte

Elkarteak erearoaren 17an larunbatez, bere bigarren elkarretaratzea egin du Les Trois Fontaines jatetxean. 55 kidek egun goxoa pasatu dute, ederki bazkaldu, jateko onak, bero beroak, Garate familiak ongi errezebitu ditu. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu eder batzu emanez, arratsalde apalean jendea ustez satisfos erretiratu da. Elkartearen buruzagiek denak eskertzen dituzte.


Zazpiak bat

Gan den asteburuan taldeak agertu ditu haur ttiki berriak aurten dantzan hasiak, 10 badira. Aitzineko urtetan hasiak diren gazteekin ikusgarria eman dute, ikusi behar zen ttiki horiek nola moldatzen diren. Jende asko bazen etorria, buraso, aitatxi-amatxiak eta bertze, erreboteko harmailak beteak ziren. Ikusten dugun bezala, Zazpiak Bat taldea beti aitzina doa, eskerrak buruzagieri.

San Josepe eskola

Uztailaren lehenean antolatzen du bere eguna....

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2023/06/29

Xerar eta Dabid kantuz - Tourra - Urruñako astearteak - Bakalau diskoa - Organoa ezagutzeko bisita - Ipuin kontaketa - Ttipi-ttapa ibilaldia - Pilota

Xerar%20eta%20Dabid%20kantuz%20-%20Tourra%20-%20Urrunako%20astearteak%20-%20Bakalau%20diskoa%20-%20Organoa%20ezagutzeko%20bisita%20-%20Ipuin%20kontaketa%20-%20Ttipi-ttapa%20ibilaldia%20-%20Pilota

Xerar eta Dabid kantuz

Hilaren 21ean, udaburuarekin eta Musika Egunarekin batera, baziren zenbait kontzertu prestatuak herriko plaza animatzeko. Tamalez, euri zaparradak eguna zapuztu zuen, eta den-dena bertan behera gelditu zen. Beharrik hor ziren Xerar Urrutia eta Dabid Gutierrez-Lertxundi kantari urruñarrak eskuan gitarra harturik. 17:00etatik 20:30etara kantuz ari izan ziren herriko bazterrak animatzen, Dongaitz, Maite eta Plaza ostatuetan abestuz. Lehen kantua, "Uda" izenekoa izan zen, egun horretan duela 36 urte, oso egoera tristean hil zen Maddi Hegi euskal borrokalari eta ekintzailearen omenez.

Tourra laster Urruñan

Uztailaren 3an, astelehenarekin, Tourra Urruñatik pasatuko da. Hori dela eta, Gure Esku eta Euskal Herriak Erabaki izeneko herri ekimen-taldeek "Euskal Herria Mundura" izeneko ekimena antolatu dute herrian. Aipatu egunean, herriko...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023/06/29

Heriotze - Aurrekontu parte-hartzailea - Biltzar nagusia - Erci zenari ohore

Heriotze%20-%20Aurrekontu%20parte-hartzailea%20-%20Biltzar%20nagusia%20-%20Erci%20zenari%20ohore

Heriotze

Joan den ortziralean azken egoitzara eremana izan da Jacques Etchenique, hemen denek ''Petit Jacques'' deitzen zutena, 61 urtetan. Herrian sortua, 7 haurridetan gazteena. Bere denboran Omnium Electrique enpresan eta ondotik herriko langile bezala lan egin du. Kirol mailan zen gehienik ezagutua. Errugbi eta zango baloian ari izan bada ere, pilota zuen gain gainetik maite, bereziki atxiki ttipian xapeldun titulu batzu bilduz, Kapito-Harriko lagunekin. Azken urte hauetan eritasunak joa zen eta ez du iharduki. Jondoni Bixintxo eliza leporaino bete da, ehorzketako mezan. Doluminak hemendik ere familia guziari.


Aurrekontu parte-hartzailea

Azken kontseiluko biltzarrean Eric Mailharancin axuantak jakinarazi zuen aurrekontu parte-hartzailean 14 proiektu atxikiak izan zirela, auzo batzorde edo elkarteenganik datozenak. Herriak orotara proiektu berrientzat 10.000 euro bozkatuak ditu. Hamalau proiektu horietan agertzen...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2023/06/29

Pilota

Pilota


Joan den ebiakoitzean, ekainaren 17an, iragan dira Alfaroeneko ALF'CUP pala lehiaketaren finalak, horra emaitzak:

Gazteen maila - Freddy Ernaga Aurnague-Jérome ALzugarai 40 / Lilou Ernaga Aurnague - Amaia Arretche 10

Nahasteka - Alaia Brust-Iñaki Hualde 40 / Léa Gonzales-Mathieu Gariador 39.

Gizonak - Xavier Goyhenetche-Cyril Arambel 40 / Beñat Inchauspe-Albert Inchauspe 36.

Xaxarren izenak: gazteetan Patxi Monaco, Gizonetan Lilou Ernaga Aurnague, eta nahasketan Lilou berriz Amaia Arretcherekin.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2023/06/29

Heriotze - Ezkontza - Oinezko ibilaldia - Herriko besten arrakasta

Heriotze%20-%20Ezkontza%20-%20Oinezko%20ibilaldia%20-%20Herriko%20besten%20arrakasta

Heriotze: Maiena Iribarren Berretako etxekandere xaharra

93 urte egin behar zituen bi hilabeteren buruan. Emazte langile, erne eta ongi etorri egilearen oroitzapena uzten dauku. Pierra bere senarrarekin, Irisarritik Aiherrara etorri ziren 3 haurrekin, Berreta etxaldea erosi zuten, Irisarri Ospitalean etxezain gisa zonbait urtez egon ondoan. Berantago Lukia ere erosi zuten. Pierra bere senar zenarekin 7 haurretako familia ederra altxatu zuten.

Baina memento nekeak ere jasan zituzten, arrahaur bat 2009an eta alaba bat 2014an galdurik. Pierra bere senarra 2019an zendu zen. Bazuen zonbait urte Maiena ez zela hain ongi eta azken urteetan haurren etxeen bizi izan da, haurrez inguraturik, maitaturik eta ontsa artaturik, azken asteetan Izturitzeko zahar-etxeen sartu arte.

Joan den larunbat arratsaldean, Aiherrako elizan iragan dira Maiena zenaren ehorzketak, anitz jende jin zaizkiolarik, familiako, herritar eta adiskide, azken agurraren egitera....

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2023/06/29

Otxaldetarrak: biltzar nagusi - Herriarteko hirigintza plana - Liburutegia

Otxaldetarrak:%20biltzar%20nagusi%20-%20Herriarteko%20hirigintza%20plana%20-%20Liburutegia

Otxaldetarrak: biltzar nagusi

Otxaldetarrak elkartearen biltzar nagusia iragan da joan den ostiral arratsean, Herriko Etxean. Urte emankorra izan da elkartearentzat, aktibitate frangorekin: Pasaiako Albaola fabrikaren bisita, "Gure Otto Piarre" liburuaren argitalpena, Euskaraldia, film eta antzerki erakustaldi, gaztaina jatea, Euskal Telebistaren "Sos kantak arriskuan" emankizunean parte hartzea, Bidarraitarren Egunaren antolaketa bertze elkarteekin partzuergoan... Hemendik aitzina ere ez du elkarteak proiekturik eskas. Hala nola, larrazken hortan Amaiurko gazteluaren bisita antolatuko da, interesatuak diren herritar guzieri idekia, gaztelu horren eta orokorkiago Nafarroaren historiaz hobeki jabetzeko.

Herriarteko hirigintza plana

Herriko Etxeak galdegin dauku abisu hunen zabaltzea. Baxe-Nafarroako hego partean (Baigorri, Garazi, Iholdi eta Oztibarreko eskualdeetan), herriarteko hirigintza plana (PLUi) landuko da ondoko...

Irakurri segida

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2023/06/29

Dolu- Goresmenak

Dolu - Bat gehiago. Aitzineko astean segitu dugu bere azken egoitzara Piarres Sallaberry Harreikoa, 90 urtetan. Piarres-ek uzten dauku gizon xuxen eta langile baten oroitzapena. Erraiten den bezala istoriorik gabeko gizona, bere etxeari errotik atxikia, sekulan baztertu gabe fedezko urratsak, kantak dion bezala "gauden aitak iduri fededun laborari".

Ehortz egunean ahaide, adiskide eta herritarrek inguratzen zutela, otoitz eta kantuak berme, desiratzen dugu haren tokia zeruan zagoela bere aitzin ja han direnen erdian.

Gure dolumin bihotzekoak familiari.

Goresmenak - Otaba egunarekin batean isildu dira Besta Berri eta Otabako soinu-kantuak, bistan dena ostatuen inguruan. Gure gazteria ederrak egin ditu serios bezain kartsu meza ala prosesionetako ofizioak, bezperak barne, harat-hunat guziak errespeturekin.

Goresmenak merezi dituzte, izan den jendaldea xoraturik egon da.

Jaun erretorak bururatzeko eskerretan erran die:...

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023/06/29

Pilota - EHZ

Pilota%20-%20EHZ

Pilota

Finalerdietan - Irisartarrak Pilotako esku-huskako hiru parek, aste hondar huntan, final-laurdenak jokatzen zituzten. Artekoetan: Jon Mollon-Txomin Sallaberenborde 30 / Denek Bat 17. Finalerdietan Jon eta Txomin-ek Zaharrer Segikoak parean ukanen dituzte. Hirugarren mailan: Xan Bidart-Julien Arbeletche 30 / Sarako Izarra 17. Orain, Xan eta Julien-ek final-aitzineko partida Amikuzeren parean jokatu beharko dute. Bigarren mailan: Andde Berrogain-Paolo Bidart 30 / Airetik 26. Aldi huntan aldiz Andde eta Paolok Airetik 2ren aitzinean arizan beharko dute. Beraz berri onak eta agian ondokoak ere ber heinekoek ukanen ditugu!

Finalen eguna - Duela hamabost egun iragan ziren Gure Doia trinketeko lehiaketaren finalak. Hirugarren mailan B sailean: Çubiat-Iriquin 40 / Dabadie-Curutchet 29. Hirugarren mailan A sailean: Arrijuria-Erramoun 40 / Mongabure-Castoreo 19. Bigarren mailan: Fontan-Chamalbide 40 /...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lasa (NB) | 2023/06/29

Sortze - Heriotze

Sortze À¢'€'" Beranta handi batekin bainan beti atsegin berarekin jakin dugu maiatzaren 4an sortu dela 3. haurra Martinikoineko Maitena eta Dominique Ouret familian. Ximun eta Elorriren ondotik, Iñaki. Zer gehiago galdetu behar da osasunaz besterik. Hori desiratzen dakogu sortu berriari, ez baitu deus eskas. Goresmenak zueri Maitena eta Dominique eta plazerrez beterik diren etxeko eta Arnegiko aitatxi-amatxieri.

Heriotze À¢'€'" Sortzeak hiltzea zor, erran zaharra, bainan egun ere anitz kanbiamendu, beti egia gelditzen. Hola izan da Graxana Etcheverry Harruxiko amatxirentzat, Bettinanian duela 82 urte Urrutia izenarekin sortua. Hiruzpalau hilabetez bereganatu du sendatzeko esperantzarik emaiten ez zioen gaitzak. Aita gazterik galdua, ama gelditu zen 5 haurrekin, Graxana bere 4 anaiekin. Erraiten den bezala bizitzen ikasia, goizik lanari lotua. Adinera jinik etxekoak laguntzen zituela, lan egin zuen Donibane Garaziko saltegi batean,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023/06/29

Kalteak mahastietan - AEKren besta - PLU - Trinketeko ostatua - Kermeza

Kalteak%20mahastietan%20-%20AEKren%20besta%20-%20PLU%20-%20Trinketeko%20ostatua%20-%20Kermeza

Kalteak mahastietan

Euri eta ortzantzetaz gain, babazuza edo harri erauntsi bortitzak ere egin ditu, joan den astean, Germieta Arraunetik iragan eta Irulegi Menta aldera iganez bereziki. Errana izan zaukunez, Mignaberri, Ameztia eta mahastiak han gaindi dituztenek erdia galdu dukete.

Bainan zoritxarrez, harria jasan ez dutenek ere, beste guziek bezala, "mildiu" edo "hosto herdoila" eritasunaren makurrak jasan dituzte, euri eta hezetasun soberakinengatik.


AEKren besta

Antzerki, joko, irri istorio, kantu, Garazi-Baigorriko AEKren ikasturtea kabaret gaualdi batekin bururatu da, Baigorriko Bixentainean. Giro alai eta umoretsuan, heien dohain gordeak plazaratu dituzte euskara ikasleek eta berdin erakasleek. 90 ikasle eta 6 erakasle ziren aurten, 11 taldetan banatuak, hauetarik 3 Baigorrin. Bizpahiru hilabete opor merexituen ondotik, gehien gehienak motibatuak dira gure hizkuntzaren lantzeari berriz lotzeko, heldu den...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023/06/29

Arno salmenta - Mendiak eta artistak

Arno%20salmenta%20-%20Mendiak%20eta%20artistak

Arno salmenta

Garaztarrak dantza taldea ikusgarri baten prestatzen ari da. Karia horretara urri bukaeran emanen duen ikusgarri berriaren diruztatzeko arno salmenta apailatu du. Manatzeak egiten ahal dira uztailaren 28a arte, Facebook-en bidez "Garaztarrak dantza taldea" bilatuz.

Banaketak agorrilaren 30ean eginen dira, beraz ez duda!


Mendiak eta artistak

Garazi eskualdean GR10 eta Konpostelako ibilbideak gurutzatzen dira. Eskualdeko Arte Garaikidearen Fondoak (FRAC), bere 40. urteak ospatzeko proiektu bateratua abiatu du, kultura gertakariak irudikatuz, humanoki aberatsa eta geografikoki ausarta. Pirinioak mendebaldetik ekialdera, Hendaiatik Collioure Kataluniako hiria arte, zeharkatzen dituen GR10 ibilbidean zehar obren eta artisten presentzia agertzeko asmoa du, dozena bat geldialdi-herri lotuz, beste horrenbeste erakusketa agertuz. Donibane Garazi etapa horietarik bat izanez, ekainaren 23tik irailaren 9a arte...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2023/06/29

Besta Berri eta Otaba ondo - Herriko pestak

Besta Berri eta Otaba ondo

Aro ona lagun, bi igande eder eta airosak gozatu ditugu, ohidura xaharrak atxikiz, otoi ez galtzera utzi. Milesker gazteriari, aldare muntatzaile, dendari, bi igande horietan prestatzen arizan diren guzieri, eskerrak ere soinulari eta Arberoako kantariek eta parropiako hiru apezeri: Dominique Errecart erretorari, Tote Saldubehere eta Xipri Arbelbideri. Heldu den urte arte!


Donamartiriko pestak

Horra Donamartiriko pestendako gazteek prestatu duten egitaraua. Uztailaren 7an ostiralarekin (19:00) mutxikoak Arberoa Txarangarekin + DJ G'Rom, talo eta ostatu. Uztailaren 8an larunbatarekin, (18:30) pilota partida, (21:00) zikiroa eta ondotik dantzaldia Aistrikak alaiturik. Uztailaren 9an igandearekin (10:30) meza, ondotik Herriko Etxeak eskainitako aperitifa, (12:00) Goxoki ostatuan bazkaria 05-59-29-64-71 zenbakira erreserbatuz, (18:00) Oinak Arin dantza ikusgarria eta (21:00) paella gaualdia...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urepele (NB) | 2023/06/29

Amerikanoineaz arduratzeko

Amerikanoineaz%20arduratzeko

Urepeleko Herriko Etxeak animatzaile bat xerkatzen du, Amerikanoinea interpretazio zentroaz arduratzeko. Lau gai tratatuak dira: pastoralismoa, euskara, bertsularitza eta Kintoa lurraldea. Lan postu horretan bisita gidatuak egitea, zentroko aktibitateen sustapena eta bisitarien informatzea galdegina da. 35 oreneko kontratu mugatua, uztailetik urria arte. Kontratua mugagabea bilaka daiteke.

Motibapen gutuna igorri herriko.etxea@urepele.eus edo deitu 06-85-60-55-87.


...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016