Azalekoa | 2023ko Uztailaren 13a

Agroekologia herrikoiari buruz formakuntza

M.O.

Agroekologia%20herrikoiari%20buruz%20formakuntza

Juliette Bergouignan (Hemen), Iker Elosegi (EHLG) eta Thomas Erguyk (BLE), jaz abiatu zen "agroekologia herrikoia" deitu formakuntzaren berri eman daukute. Aurten ere larrazkenean ikastaldia berriz abiatzeko xedea da.

Agroekologia herrikoiaz formakuntza

Agroekologia jendeen hiztegian sartua den kontzeptua da, bereziki laborantza sail desberdinetako erakaskuntzan. Ur hornidura, janaria, bioaniztasuna, lurraldeen bizigarritasuna, jendartearen beharrorduak... anitz aipatzen direnean, formakuntza baten plantan jartzearen beharra agertu zen. Jaz lehen aldikoz iragan den formazioak proposatzen du agroekologia herrikoiari buruzko ikuspegi orokor baten menperatzea.

Hemen elkartea, Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG), Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Inter Amap egiturek, elkarrekin, jazko urtean agroekologia herrikoiari buruz formakuntza baten plantan jartzeko asmoa agertu zuten. Armelle Gomez soziologoa eta Olivier Clément ingeniariaren laguntzarekin eta zuzeneko parte hartzearekin, ikastaldia abiatu zen. Formazio hunek UPPA unibertsitatearen laguntza hasieran ukan bazuen, elkarteko kideek azaldu daukute ez duela ikastaldi zikloa bururaino eraman.

Lehen urteak arrakasta bildu zuela ikusiz, agroekologiaren inguruko formakuntzaren garrantziaz oharturik, partaide diren elkartek ikastaldia berriz abiatzeko asmoa erakutsi dute. Beste molde batez antolatua da, unibertsitatea ez baita gehiago partaide.

Léopold Mayer fundazioak, trantsizio sozial eta ekologikoaren alde lan egiten duenak, ekartzen duen diru laguntzari eta misio kargudun batek egin lanari esker, azarotik harat bigarren formakuntza saioa abiatuko da.


Formakuntzaren segipena

Egitura bakoitzarekin eta presuna adituekin, segipenerako, gidaritza batzordea osatua izan da. Taldearen ardura da ikastaldiko norabidea eta egitasmoa kudeatzea, batzuen gain delarik pedagogia sailaren segipena. Edukia, antolaketa, aprendizgo moldeak eta ikasleen jarraitzea bere ardura pean izanen da.

Formazioak 420 oreneko erakaskuntza teorikoa du, bestalde 300 oreneko ikastaldia zuzenean egitura edo(ta) enpresa batean eginen dena. Parte hartzeko baldintza bakarra, laborantza sektorea hunkitzen duen ingurumeneko gaientzat interesa ukaitea. Ikastaldian edozein pertsonek parte har lezake, beharrezkoa dena agroekologiaren ikasteko nahikariaren ukaitea. Ikastaldiak laborantza eta ingurumen saileko ikuspegi orokorrak kontutan hartzen ditu.

Herriko Etxe batean ari den langile batek interesa ukaiten ahal luke, edo laborantza alorrean ari denak ekoizten duena hobetu nahian, ofizioz aldatu nahi duenari ere posibilitatea emana zaio beste lanbide bati buruz abiatzeko. Hots, enpresa anitzetako langilek eta enpresek interesa ukan lezakete.

Helburua da agronomian eta ekologian oinarritu diziplinaren ikuspegi globala eta dimentsio anitzekoa, zientifikoa, soziala, ekonomikoa, kulturala bereganatzea.

Ingurumen gaiak ekartzen dituen gogoetatik haratago, alderdi praktikoa kontutan hartzen du, prestakuntza jarraitzen duten pertsoneri proiektuak eraikitzeko eta gauzatzeko aukera emana zaie.

Formazioa segituko duenak, ingeniariek, geografoek, ekonomialariek, agronomoek, laborariek eta partaide diren elkarteek lagunduko eta jarraikiko du.

Agroekologia trantsizio prozesu batean oinarritzen da, formakuntzaren helburua da, ezagutzak praktikan jartzeko aukerak emaitea, esperientzia konkretuetan oinarrituz.


Interesa duenak zuzenean formazioa beren gain hartu duten egiturekin harremanetan sartzen ahal da edo contact@formation-agroecologie-paysanne.net bidez. Ez bada zehaztua izan izenen emaiteko epea noiz den, urri erditsutan litzateke, lekua mugatua izanez hobe lehenbailehen apailatzea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016