Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Uztailaren 13a

Zarena Zarelako - Enplegatu - Eskola publikoak - Abisu - Pilota

Zarena%20Zarelako%20-%20Enplegatu%20-%20Eskola%20publikoak%20-%20Abisu%20-%20Pilota

Zarena Zarelako

Sarako gazteriak antolatzen du uztailaren 16an (18:00), Sarako polikiroldegian Zarena Zarelako dantza taldearen ikusgarria. Lekuak salgai dira Kafian edo Herriko Etxeko edantegian, uztailaren 13a arte (ortzeguna). Txartelak bertan erosten ahalko dira ere, lekuaren arabera, 12€ helduentzat eta 8€ 6 urtetik 12 urte arte. Bertan talo eta edateko.


Enplegatu

Herriko Etxeko bulegoak enplegatu berri bat hartu du, Véronique Etchegaray, duela egun batzu hartu duela bere lekua. Suerte on zuri Véronique lan berrian.


Eskola publikoak

Eskola publikoak bere eguna erearoaren 30ean, ortziralez, antolatua zuen. Izigarri ongi pasatu da, 85 jende baziren zikiroan. Haurren erakusketa izigarri ongi zen. Buruzagiek denak eskertzen dituzte.


Abisu

Uztailaren 18an asteartez (20:00), errebote berrian, indar jokoak iraganen dira, Zazpiak Bat taldeak antolaturik.

Uztailaren 22 eta 23an egun guzian, puska zaharren feria.

Pilota

Esku huska errebotean: Gaztetxoak: Vella Barneix Mani-Marin Imaz Enekok 22-30 finalerdia galdu dute, Goizeko Izarraren kontra. Umetxoak: Berasategui Andde-Jauregui Peio 05-15 galtzaile Goizeko Izarra-ren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016