Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023ko Uztailaren 13a
"Plaza arte"
"Plaza arte", arte erakusketa bat da. Euskal Herri barnealdean, Irisarrin kokatua den lurralde huntan diren artisau eta artisten lanak ezagutarazteko. Erakusketa, uztail eta agorril guzian ikusgai da, asteazkenetik larunbata arte (14:00-18:00).
Thierry Durassieren argazkiak, Valerie de Bykowskaren zeramikak eta Aurelie Duponten oihalezko lili eta argazkiak, arte lan horiek aurki daitezke Plaza Xokon (Maison tissus confections), Irisarrin.
Salmentako irabaziak, Bordeleko Bergonie minbiziaren ikerkuntzarako institutuari emanak izanen diraez huts egin.










