Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023ko Uztailaren 13a

Errobiko festibala - Monique Rousseauren heriotza

Errobiko%20festibala%20-%20Monique%20Rousseauren%20heriotza

Errobiko festibala

Errobiko Festibala izanen da ondoko egunetan herriko bizia errimatuko duen gertaria, zehazki uztailaren 20etik 23ra, ostegunetik igandera. "Orkestra osa" izanen da aurtengo edizioaren (27.) gaiburua. Zer konprenitu behar da gaiburu horrekin?

Mikel Hiribarren herriko auzapezak berak emaiten dauku hau guzia ulertzeko gakoa, bere aurkezpen hitzan hauxe diolarik:

"Hots eta abots ezberdinak akordatuko dirabeste behin, Errobiko Festibalaren sintonian.

Haitzak eta zuhaitzak aipatzen dizkigu Julen Axearik.

Erroak lekuan lekuko lurrean zabal eta barna lotuak dituen haitzondoak altua bezain hedatua du hostotza. Bakarrik egotea baizik ez du beste beldurrik.Atseginez onartzen ditu aldean pagoak eta lizarrak eta gaztainondoak. Hotseginez onartuko ditu koko zuhaitzak ala palmatzeak edo baobabak.

Zuhaitzen hostotzek eta zuhaitzen sustraiek ez dute mugarik, aldean zutik dauden zuhaitzen itzala besterik. Aldean dituzten zuhaitzen sustraiak kilikatzen dituzte lur sakonean. Aldean dituzten zuhaitzen hostoak perekatzen dituzte haize denean.

Munduko sustrai, hostotza, abots eta hots ezberdinak kilikari, perekari, musikari, dantzari eta kantari, Itsasuko Atharrin. Osa dadila orkestra. Hotsak batera ditezela."

Festibala aitzineko ekitaldi bat ere iraganen da uztailaren 15ean, larunbat huntan, Baionako Züzülün (20:30), Poil Ueda taldeak eskainiko duen kontzertuarekin.

Monique Rousseauren heriotza

"Monique Rousseau andereari, agur eta milesker anitz". Hitz hauekin aipatzen du Mikel Hiribarren herriko auzapezak Monique Rousseau anderearen heriotza: "91 urte zituela joan zaigu betikotz Monique Rousseau, Txistulari parrean bizi izana hainbeste urtez Francis bere senar zenarekin.

Rousseau jaun-andereek ekarpen berezia egin diote Itsasuko herriari, ikertu baitute hainbat paper zahar eta kurritu herriko bide xendra gehienak, idatzirik uzteko 2000. urtean publikatu zuten "Itxassou promenades". Ikerlan baliosarekin utzi daukute gure herriarenazken mendetako historiaren kondakizun arin eta fidagarria. Eskerrak zor dizkiotegu.

Baionako eliza batean egin zaio azken agurra aspaldiko itsasuarrari."

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016