Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Uztailaren 13a
EuskarAbentura - Ikurrinaren besta - Garazi Arrosaz izen emaiteak - Enara emazte korua
EuskarAbentura
EuskalAbentura, gazte multzo batek hilabete osoan Euskal Herria zeharkatuko du. Joan den astean Donibane Garazitik pasatu dira, herria bisitatzen zutela, Jai Alaian gaua pasatu dute. Xoratuak egon direla adierazi dute.
Ikurrinaren besta
Uztailaren 14an, EAJ alderdi politikoak "Ikurrinaren besta" antolatzen du, merkatu estalian (12:00). Ikurrinaren ospakizunetik landa bazkari animatua proposatua da.
Garazi Arrosaz izen emaiteak
Urriaren 8an iraganen bada ere, izen emaiteak hasiak dira www.garazienrose.com bidez egin behar dira.
Izen-emaite bakoitza (12,50 euro) hiru proiektuen laguntzeko erabilia izanen da: Baionako ospitaleko onkologia-hematologiarako, Donapaleuko ospitaleko artamendu eztigarri gelak garatzeko eta "Les Tripelletes" kolektiboaren laguntzeko. Azken hau bularreko minbiziaren inguruan sentsibilizatze lana egiten duen elkartea da.
Udako ostegunak
Garaziko Gaztetxeak, uda huntan ostegun guziz (19:00), Zitadelako karrikan duen egoitzan kontzertuak antolatzen ditu.
Enara emazte korua
Uztailaren 25ean, Enara emazte abesbatzak kontzertua elizan emanen du (21:00). Kantuaren eta bereziki kantu tradizionalaren pasio zutela, 2007an Enara emazteen abesbatza sortu zen. Euskal Herriko zazpi probintzietako obrak interpretatzen ditu, sakratuak zein profanoak, baita mundu osoko kantuak ere. Sartzea 10€, 14 urte arte kitorik.











