Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 13a

Langabezia

Langabezia apaldu da Hegoaldean ekainean. Aitzineko hilabetean baino 2.643 jende gutiago zeuden lanik gabe Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Lau lurraldeetan sentitu da hobekuntza, baina apaltzerik aipagarriena Nafarroan (%2,49ko ttipitzea: 747 langabe gutiago) eta Araban

(-%2,35: 447 langabe gutiago) gertatu da.

2022ko ekaineko datuekin alderatuz ere, langabeziak gibelera egin duela agertzen da.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuaren ustez, datu berri hauek "hazkundearen bidean oreka eta egonkortasun agertokia" erakusten dute. Beraz, orain kalitatezko enplegua berreskuratzeko eta sortzeko norabidean indarrak egiteko mementoa dela adierazi du sailburuak.

Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak, bere aldetik, iritzi baikorra agertu du. Honen arabera, enplegua mailarik handienean dago eta langabezia, berriz, 2008tik izan den apalenean. Datu historiko hauek lan erreformaren eta Foru Gobernuaren enplegu politiken ondorio direla baieztatu du Maeztuk.

Oraino ere, langabeziak gehienik hunkitzen dituenak emazteak dira. Kontratu motari dagokionez, mugagabeak %24,27 emendatu dira. Sektoreka begiratuz, zerbitzuetan sortu dira enplegu gehienak. Ondotik heldu dira industria eta eraikuntza sailak, eta azkenik laborantza.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2023/07/13

Donostiako Udala

M.V.

Donostiako Udala elkarrekin gobernatzeko hitzarmena sinatu dute EAJk eta PS-EEk, eta horri esker, Eneko Goia jeltzalea buru izanen duen udal gobernuak gehiengo osoa izanen du.

Jeltzaleek Alkatetza eta bertze bortz sail kudeatuko dituzte: Hirigintza Plangintza eta Etxebizitza Berria, Kultur Nortasuna, Euskara eta Turismoa, Gizarte Zerbitzuak, Ekintza Komunitarioak eta Auzoak, Segurtasuna eta Bizikidetza, Mugikortasuna eta Garraio Jasangarria.

Sozialistek, aldiz, bertze bortz sail zuzenduko dituzte: Kirolak eta Bizitza Osasuntsua, Aniztasuna, Inklusioa eta Berdintasuna, Hiri Mantentzea eta Zerbitzuak, Hiri proiektuak eta Ekologia.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/07/13

Osasuna: gomendiotik erabakira

M.V.

Duela bi aste jakin zen UEFAk Osasuna futbol taldeko zuzendaritzari seinalatu ziola erakunde horretako Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileek Nafarroako taldea 2023-2024 Konferentzia Ligatik kanporatzea gomendatu zutela. Orduan gomendio huts zena orain erabaki fermu bilakatu da.

UEFAko Apelazio Batzordeak talde nafarra 2023-2024 Konferentzia Ligatik kanpo uztea erabaki du.

Osasunako arduradunek jakinarazi dute Kirolaren Arbitraje Auzitegiari parte emanen diotela, erabakia taldearen "eskubideen urraketa larria" dela pentsatzen baitute.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/07/13

Bizkaiko ahaldun nagusi berria

M.V.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusi izendatua izan da, EAJren eta PSE-EEren bozei esker. Orotara, 31 boz eskuratu ditu, 23 bazkide jeltzaleenak eta 8 PSE-EEko ordezkarienak.

Hautagai jeltzaleak gehiengo osoa erdietsi du lehen bozkaldian, sozialistekin hitzartu gobernu akordioari esker. Unai Rementeria ordezkatuko du foru gobernuan.

Etxanobe historiako lehen emaztea izanen da Bizkaiko Foru Gobernuaren buruzagitzan. Kargua hartzean egin duen mintzaldian, biziki hunkitua agertu da. Eskerrak eman dizkie EAJri eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko lehendakariari, PSE-EEko ordezkariei, Foru Gobernuko kideei eta Unai Rementeria azken ahaldun nagusiari.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu berriak bederatzi sail izanen ditu, orain arte bezala. Horietarik zazpi EAJk zuzenduko ditu eta bi PSE-EEk.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/07/13

Alfredo de Miguel preso

M.V.

Alfredo de Miguel Zaballako espetxean sartu da uztailaren 6an, Auzitegiak kartzelan sartzeko emana zion azken epea bete baino zenbait oren lehenago. Arabako EAJko bigarren karguduna izan zenak 12 urte eta 4 hilabeteko kondena ukan zuen legez kanpoko elkartze, funtzionario-eroskeria, prebarikazio eta bidegabeko eralgitze delituengatik. Hego Euskal Herrian epaitu den ustelkeria politiko sare handieneko buru gisa hartua da.

De Miguel auzian zigortuak zirenen artean, kartzelan sartzeko falta zen azkena zen. Bezperan Koldo Otchandiano espetxeratu zuten. Xabier Sanchez Robles, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari ohia izan zen presondegian sartu zen lehena, joan den maiatzaren 17an.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/07/13

Euskarari erasoa

M.V.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak deuseztatu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udaletan euskarari lehentasuna ematea galdegiten duen legearen artikulu bat. Lehenago, EAEko Auzitegi Gorenak lege hori Konstituzioaren kontra joan zitekeela seinalatua zuen, eta abisu horri kasu eginez baliogabetu du udal legearen 6.2 artikulua Konstituzionalak. Erakunde honen ustez, delako artikuluak euskara gaztelaniaren gainetik ezartzen du, eta beraz, Konstituzioaren 3.1 artikuluaren kontra omen doa.

Euskalgintzaren Kontseiluak erabakia salatu du, erranez "oldarraldi judizial erreakzionarioaren azken kolpea" dela, eta erantzun irmoa prestatzen ari duela adierazi du.

Gisa bereko erasoak izanak dira jadanik, eta horien gaitzesteko manifestaldia eginen da azaroaren 4an, Bilbon. Mobilizaziorako deia maiatzaren 10ean egin zuten ehun bat eragilek. Azken ebazpen honen ondotik, Kontseiluak sekula baino gehiago deitzen ditu herritarrak azaroaren 4an karrikak betetzera.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/07/13

UEMAren ihardukitzea

M.V.

Auzitegi Konstituzionalak euskararen kontrako ebazpena plazaratu eta biharamunean, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak agerraldia egin du Usurbilgo pilota plazan. Mankomunitateko 125 auzapez eta hautetsi bildu dira prentsaren aitzinean, bezperan jasan kolpe latza salatzeko. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak irakurri du erakundearen adierazpena.

Euskararen kontrako "oldarraldi judizialaren" aitzinean "nahikoa da" errateko tenorea dela azpimarratu ondoan, gure hizkuntza sustatzeko "urrats erabakigarriak egiteko lege-esparru eraberritu bat" eraikitzeko deia egin du. UEMAren arabera, epaiak "erantzun juridiko sendoa" behar du, eta udalen euskalduntzean urratsak ematen segitzeko xedea dutela segurtatu du bozeramaileak.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/07/13

CAFen kontratuak Italian

Beasaingo CAF enpresak trenak eta autobus elektrikoak ekoitziko ditu Italiako Cagliari, Napoli eta Palermo hirientzat. Sinatu dituen hiru kontratuek 150 milioi euro baino gehiago ekarriko diote euskal multinazionalari. Zehazki, Sardiniako Cagliari hiribururako 98 autobus elektriko eginen ditu, Napolikometroarentzat 6 unitate, eta Palermorako 9 tranbia.

Gainera, CAFek hitzarmena sinatu du Napoli eskualdeko garraio publikoaren zerbitzuaz arduratzen den sozietatearekin. Gorago aipatu 6 metro unitate ekoizteaz gain, parkeko piezen hornikuntzaz arduratuko da eta ibilgailuen mantentze lanak eginen ditu hiru urtez.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/07/13

Mirandaolako burdinola

M.V.

Mirandaolako%20burdinola

Uda betean izanez, gure ate-aitzina baino urrunxeago begiratzeko gutizia pizten zaigu gehienei. Distantzia handirik kurritu gabe baina denboran lau mende gibelago jauzi egiteko parada eskaintzen digu Legazpin kokatua den Mirandaolako burdinolak. Toki hori bisitatzen duenak duela lau mende burdina lantzeko erabiltzen zuten sistema eta olagizonen lana ezagutu ahalko ditu.

Legazpiko burdinola XIX. mendean hetsi zen, betiko, eta 1952an berriztatu zuten. XVI. mendeko eraikina Gipuzkoako ondare elementu garrantzitsuenetakoa da. Nazioartera hedatua da honen fama, 2020an American Society for Metals (AMS) Amerikako metalaren erakunde ospetsuaren Historical Ladmarks aitorpena ukan baitzuen.

Mirandaola igandetan bisita daiteke, goizeko hamarretarik arratsaldeko oren bata arte. Bisita Mirandaola parketik abiatzen da. Burdinolan sartu orduko, jantzi tradizionala soinean duten olagizonek tresneria guzia martxan ezartzen dute. Uraren indarraren bidez hauskoa lanean hasten da, eta...

Irakurri segida

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016