Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023ko Uztailaren 13a
Erakusketa - Laburra - Arin Abesbatza
Erakusketa
Bordagaineko dorrean ideki da erakusketa berezi bat Ortz-Adarra elkartean diren artista batzuena. hilabete hunen 19a arte segituko du, egun guziz idekia da (10:30-13:00 eta 14:00-18:30). Gaiak biziki herrikoiak dira, dena kolore argi eta goxo. Itsas-hegia, gure portu eta bazterrak, gure mendi eta etxeak, hots gure ondarea
Laburra
Herriko kontseilua bildu da joan den egunean. Bilkura laburra, doi-doia oren laurden bat iraun duena. Segurtasun neurri berri zonbait hartu dira kirol-zelaira buruz doan bidearentzat. Bestalde, autoen aparkatzea pagatuz den tokietan, orain arte bezala autoaren zenbakia beharko da aitzina agertu, bestenaz sobera nahasketa eta saltsa izaiten ahal litakeela.
Arin abesbatza
Ortzegunean (21:00), Arin abesbatza entzuten ahalko da herriko elizan, Andoni Zubeldia zuzendari. Kantu eder asko eta asko xaramelatuko ditu bere betiko kar nasaiarekin. Afrika zolaraino ere itzuli bat eginez, beste bat Italian barna.











