Orotarik | 2023ko Uztailaren 13a

Udan euskal jauziak ikasi!

Udan%20euskal%20jauziak%20ikasi!

Azken urteotan bezala, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak "Udako Dantza Topaketak" antolatzen ditu, agorrilaren 21-25eko astean, Kanbon eta Baigorrin iraganen dira.

Adinaren araberako hiru talde izanen dira, bakoitzak dantza errepertorio desberdinak landuko ditu. Horrez gain, ikastaro bakoitzak lekua, zein iraupen desberdina izan dezake eta horren araberako prezioa. Egun bateko ikastaroek 20€ko prezioa dute eta 3 egunekoek 90€, dena barne gauak, apairuak...

Izen emaiteak eta informazio gehiagorentzat: iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com edo 05-40-48-06-91.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2023/07/13

EH TOUR

Epelondo

Nor ez da egon uztaileko lehen hiru egunetan, telebistaren aitzinean, Frantziako Itzuliko kamera ezberdin eta askotarikoek gure herriaz ematen zuten itxurarekin aztoraturik? Bat batean, mende zaharretako ideologia morbidoak baztertu ditugu eta erran dugu, denek entzuteko moduan: zein ederra den gure herria, zein zabala, zein argia, zein anitza... Eta Frantziakoa izan arren, Tourra eskertu dugu pantailaren maldatik edo ipularretatik Basque decide zekarten ikurrinak inarrosiz. Hiru egunetan, haurtu edo haur bihurtu gara, ahantziz, alabaina, ziklismoa oraino ere dopinik susmaezinenak larrutzen duela, Tourra bezalako makineria alimalea ekologia aldetik zentzugabeko zerbait dugula eta tropelaren baitan garatzen dela aberats bakunen eta SMIC-dun gehiengoaren artean klase borroka larria.

Baina hunkitu gara, pelotoiak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostako herriak trabeskatu dituenean, bideko hiriek eta Jaurlaritzak opari bat egin digutelakoaz segur. Opari garestia...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/07/13

Irakurlea mintzo: Zure ageri "ordainduak" amets eginarazten du, bainan dena faltsua agertzen da

Senpereko Kolektiboa - OSTIA - ELB eta FNSEA sindikatuak - Lurzaindia

ADAM etxearen 4 saltegien jabea, Telleria jauna, ez, zure erranek uztailaren 4ko Sud Ouest egunkarian agertu komunikatu"ordainduan" ez gaituzte engainatuko. Ez duzu nehor engainatuko "eco-blanchiment" moduan argitaratu duzun agerian aipatzen duzularik "gizarte ardura, ingurumen ardura, enpresa laguntza, ingurumenari, lekuko eta gizatiar laguntza...".

Telleria Jauna, Olha etxaldea zureganatzeko erabiltzen duzun argumentazioan, ez duzu sekulan eros prezioa aipatzen. Ez duzu sekulan agertzen, 1.300.000€ ordaintzeko prest zirela. SAFERak etxalde horren bisitatzeko eskubiderik ez du ukan, hala ere balioa anitzez handiegia dela erran du.

Alabainan, proiektu hau "luzarako estrategiko ibilmolde" espekulatzaile batean kokatzen da. Hola jokatuz:

Lurrak erostea eta laneko tresna bere gain hartzea laborari gazteentzat ezinezkoa bilakatzen da.

Herri huntako bizitzaileentzat Euskal Herrian bizitzea ezinezkoa bilakatzen da.

Telleria jauna, PLU aldaketa...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/07/13

Bortuaren Eguna

Bortuaren%20Eguna

Uztailaren 23an, Garaziko eta Munhoa ikastolak, Garaziko eta Aezkoako sindikatuak eta Buru Beltza elkarteak antolaturik, aurten ere Ezterenzubiko Irupile lepoan iraganen da. Harat hurbilduko direnek ukanen dute zer egin, merkatua, haurren xokoa, zaldi eta gasna lehiaketa, ahantzi gabe oinezko eta VTT ibilaldiak. Holako besta ongi iragan dadin, animazio desberdinak proposatuak dira, bai eta jateko eta edateko, goizetik hasiz askari on batekin.

Ez duda Garaziko mendi xoragarri batean egun goxo baten pasatzeko aukera eskainia baita.

...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/07/13

Iparraldeko Orkestra: 2023-2024

Iparraldeko%20Orkestra:%202023-2024

Iparraldeko Orkestrak 2023-2024ko kultura denboraldia aurkeztu du, "Rêvolution" izeneko programazio berriaren bitartez (ametsa eta bilakaera hitzak biltzen ditu), musika klasikoa lurralde osoan eta publiko guzientzat zabaltzeko xedea du.

Programa presentatu dutenek zioten, proiektu kulturalaren oinarria Euskal Herriko lurralde guzietan ibiltzea dela. Euskal Herriko Orkestrak herrien, elkarteen eta musikarien artean zubiak eta loturak sortzen ditu. Baionako agertokiaz gain, beste hainbat herritan ibiliko da, Donostian, Angelun, Donibane Lohizunen, Maulen, Donibane Garazin, Luhuson, Ziburun, Hazparnen eta Urketan. Larresoron, Mixel Etxekopar poeta zuberotarrarekin ikuskizun berezia prestatzen ari da.

Hezkuntza artistikoaren ikuspegi anbiziotsu batean engaiatua, Orkestrak bere bitartekaritza lana luzatuko du zahar-etxeetan, eskoletan eta mediateketan, musika klasikoaren ezagutza sustatzeko asmoarekin.

Denboraldi berri hunen abiatzean, Benoît Fromanger...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/07/13

Shoah historiaren memoria gogoan

Donibane Lohizuneko Doña Maria kolegioko 3.ko ikasleak

Shoah%20historiaren%20memoria%20gogoan

Doña Maria kolegioko 91 ikasle eta 9 erakasle Berlinera joan gira, apirilaren 23tik 28ra, Shoah historiaren inguruan iragan den bidai pedagogiko batetara. Bidai hori urte batez landua izan da, gure kolegiora etorri den Ginette Kolinkaren, Auschwitz kontzentrazio zelaitik bizirik atera dena eta Shoah memorioaren atxikitzailea, bisitari esker. Bidai aberasgarri honek aurtengo historiako programa lantzeko parada eman dauku. Egitaraua hauxe izan da:

- Oranienburg herrian den Sachsenhausen kontzentrazio zelaiaren bisita, André Lassaguerekin (Oranienburg-Sachsenhausen deportatu ohien elkartearen presidentea),

- Berlineko Paretaren ezagutza,

- Bundestag (Alemaniako errepublika federalaren parlamentu biltzarra - RDA) aterpetzen duen Reichstag tokiaren bisita,

- Hiru museoen bisita: Espioitza museoa, zientzia museoa, RDA-ren museoa.

Esperientzia hunekin, Bigarren Munduko Gerlari buruzko ezagutzak barnatu ditugu, baita Shoah eta gerla hotzaren inguruko...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/07/13

Aldaketa klimatikoaren eguna: Baionan!!

Piarres Larazbal Kolegioa

Aldaketa%20klimatikoaren%20eguna:%20Baionan!!

"Aldaketa klimatikoaren" proiektua, Seaskako 4 kolegioetako fisika erakasleengandik abiatu zen: 4. mailako ikasleak gai horren inguruan lanaraztea zen asmoa, gaur egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.

Tematiko horren inguruko lanketa, ikastetxeka, ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. PLK kolegioan, drive dokumentuak erabiliz, taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da, 4. mailan fisikan, baina baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, espainola, euskara...). Ikerketa lan horrekin, ikasleek aurkezpen dokumentu bat sortu dute, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa)

Ikasturte osoan zehar, 4. mailako Seaskako gure ikasleak harremanetan izan dira.

Lehen trukaketa birtuala abenduaren 14an izan zen, nortasun agiri amankomun moduko bat sortzea zen helburu, drive dokumentu partekatu batean.

Bigarren trukaketa, "Egunean behin" jokoa...

Irakurri segida

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016