Herriz Herri - Senpere (L) | 2023ko Uztailaren 13a

Amotzeko Bestak - Ekaineko sortze eta heriotzak - Udako ekitaldiak - Adur Larrea Mediatekan - Kontzertua - Denetarik

Amotzeko%20Bestak%20-%20Ekaineko%20sortze%20eta%20heriotzak%20%20-%20Udako%20ekitaldiak%20-%20Adur%20Larrea%20Mediatekan%20-%20Kontzertua%20-%20Denetarik

Amotzeko Bestak

Senperekoen segidan, Santa Madalenaren omenez, iraganen dira auzo honetako bestak, uztailaren 13tik-16ra. Hemen ere egitarau aberatsa, helburu dutelarik besta herrikoiak izan diten. Uztailaren 13an, osteguna (20:00) gauezko ball-trap, errekiak eta ostatu girotua gau osoan. Uztailaren 14an, ostirala (18:00 eta 19:00), Mendionde trinketean, Amotze txapelketaren finalerdiak, "Esku pilotaren" ekimenez, (20:00) zintzur bustitzea eta ondotik zikiro alaitua Katxi taldearekin, izen emaitea 07-68-50-32-79. Uztailaren 15ean, larunbata, (14:00) pala txapelketaren finalak, (18:00) Amotzeko lasterkaldia (8,5 km), (19:00) gaualdi bikaina urririk, aterpean, ostatu eta errekiak, Andoni Oilokiegi, Burutik, Xiberoots, Matraka Band eta DJ Jotatxo. Uztailaren 16an, igandea, (10:30) meza kaperan, (12:00) zintzur bustitzea eta xerriki jatea Mendionde jatetxean, (13:30) bazkaria muskuiluak patatarekin, (16:00) komiteen arteko jokoak, (18:00) Amotze txapelketaren finala, (19:00) kantaldia Alaiak taldearekin, (20:00) kantu txapelketa idekia, izen emaitea 06-44-24-47-66, (22:00) gaualdia DJ Doli Soinu Sistema.


Ekaineko sortze eta heriotzak

Huna Herriko-Etxetik zer seinalatua izan zaukun. Sortzeak - Beauvallet Idoia, Lasaga Ibai, Denis Gabriel, Gommer Giulia, Henry Agathe eta Elissondo Romane. Heriotzeen aldetik baten abisua ukan dugu, Triol Didier 60 urterekin, doluminak hunen familiari.


Udako ekitaldiak

Sasoin huntan, astero errepikatzen diren manifestaldien berriak, uztailetik abuztu hondar arte. Astelehenetan (21:00), pilota plazan xistera erakusketa: 10€, murriztua 5€, haurrendako urririk. Asteartetan, (9:00-13:00) eskulangileen merkatua posta ondoan. Asteazkenetan (21:15), behi lasterkak kirol zelaian: 15€, murriztua 6€, urririk haurrentzat. Ortzegunetan (21:00), pilota plazan, pilota erakusketak, esku-huska, pala eta joko garbi: 10€, murriztua 5€, haurrentzat dohainik. Larunbatetan, urte guzian, merkatu tradizionala elizako plazan (9:00-12:30). Betiko mutxikoak, 3. igandekari, uztailean Ibarron, abuztuan Amotzeko pilota plazan, buruila eta urrian Larreko atarian.


Adur Larrea Mediatekan

Lapurdi 1609 elkarteak antolaturik, idazleak aurkeztu du bere azkeneko obra, komikia moduan, "Lurbinttoko Ohoinak". Haur batzuk ere ekitaldian parte hartu dute, hori baita marka ona. Frantziako iraultza ondoko garai nahasia aipatzen du, nun desertzio, deportazio, erbeste ugari baziren, gerla gehienen eraginak. Egoera hortan sortu zen ohoinen talde armatua Itsasu inguruan, bada zer ikasi. Eskuratu lehen bai lehen, Adur Larrearen lana, Elkar argitaletxeak zabaltzen du.


Kontzertua

Elizan, dohainik, larunbat huntan (20:30), Ziburuko Estudiantina musikari talde ezaguna arituko da Donibaneko goi-mailako pianista den Flore-Elise Capelier-ekin.


Denetarik

Sartu bezain laster Tourreko txirrindulariek, gure herria zeharkatu dute sekulako ziztu bizian. Senpertar anitz bide bazterretan, kirolarien sustengatzeko, besta laburra bezain ederra. Dantxarineko bidean dugun bizikletazale ezagunak, usaia duen bezala, animaleko pantaila batean, ongi etorri koloretsua eskaini du, Elbarrun auzoan.

Bertzalde, uda huntan bederen, Ibarrun kartierreko bide nagusia ezingo da trebesatu, hortarako aldiro, zeharkatzeko nahian, eskuin hartu beharko da ondoko biribilgunea arte.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016