Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2023ko Uztailaren 13a

Parropian aldaketak - Herriko bestak

Parropian%20aldaketak%20-%20Herriko%20bestak

Parropian aldaketak

Gracia Ndongala-Madiadia apeza ekain hondarrean joan zaigu oporretara bere herrialdera, Kongorat, bi hilabeterentzat. Togoko Paul apezak ordainduko du udan. Agorril hondarrean itzuliko da Gracia apeza bi asterentzat eta jakin dugunaz, ondotik Biarnoko Monein aldean izendatua omen da. Ondorioz, apezak xuhurtzen ari-eta, Garaziko San Frantses Xabier parropiari juntatuko da Baigurako Jondoni Jakobe gure parropia. Garazi aldera izendatua izan den François-Régis Jasnot apeza (euskaldun berria, amatxi xiberotarra, sortzez aldiz Charente-Maritime eskualdekoa) da berezikiago arduratuko hemengo parropiaz, laguntzaile ukanen duela Joseph Nguyen apez vietnamdarra, orain arte Olorone aldean zagona. François-Régis Jasnot-ek Donibane Garazi eta Donazaharre aldean apez nagusi dagon Dominique Cornu hazpandarra ordainduko du, hau Uztaritzeko serora beltxen (Filles de la Croix) eta Kanboko serora frantziskanoen omonier izendatua baita.

Herriko bestak

Huna egitaraua. Ortzegun 13an, (19:00) idekitzea Azkena Bideko txarangarekin, (20:00) zikiro jatea, Gaubele taldeak alaiturik, ondotikako dantzaldia ere hunek segurtaturik. Ostiral 14an, kantaldia elizan (17:00) Airostak, Berçaits anaiak eta Hiruri taldeekin; (19:00) mutxikoak Saltokarekin eta talo eta xingar; (21:00) Basapiztiak taldearen kontzertua; (23:00) DJ Papetetxart. Larunbat 15ean, (15:30) 10-15 urtekoen lasterkaldia (3km), (16:00) Pontx pailazoaren ikusgarria, (17:00) haurren krakada eta ping-pong lehiaketa binaka, (19:30) talo eta xingar, (21:00) Esne Beltza eta Dupla taldeen kontzertuak, ondotik dantzaldia Garilak 26 taldearekin. Igande 16an, (10:30) meza nagusia, (12:00) aperitifa Herriko Etxeak eskainirik, ondotik muskuilu-fritak herritarrentzat, (17:00) pilota partidak Frantziako xapelgoaren kondu, (19:30) talo eta xingar, ondotik DJ Papetetxart. Besta on orori.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016