Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 13a
Laguntzak
J-B D
Aitzineko egun horietan, hoinbeste zalaparta izanik, kalte handiak jasan dituzten 250 bat herrietako auzapezak Eliseo jauregian errezebituak izan dira eta Emmanuel Macron lehendakaria arras lañoki mintzatu zaiote frango luzaz. Salatuz anitz tokitan izan diren makurrak eta laguntza berezi asko hitzemanez. Baitute segur lagunduak izaitearen beharra eta ez guti. Giro hitsa izan dela, biziki hitsa, eta ez dela hola segitzen ahal. Lege berri berezi bat lehen bai lehen pikoan ezarrarazi nahi luke beraz. Denborarik sobera galdu gabe.
Dena den, Macron lehendakari hautetsia izan delarik, denbora batez ez zen hautetsieri hoin atxikia, Halako hotz mintu aire batekin mintzatzen zitzaioten, aise apaltzen zituen bere burua aldiz handiak baino handiago ezarriz. Eskualde hortarik bederen gauzak aldatu dira hein bat segurik eta hori ez dea denentzat ere hobe?
Horiek hola, ortziralean da Errepublika eguna. Anitzen beldurra, ez ote diren berriz ere zalapartak izanen, holakoetan beti baitira bortizkeria zerbaitetarat aise lerratzen direnak, sobera aise, lehergailu asko nolanahika baliatuz, ohidurak hori manatzen duelako estakuru txarrean. Kasu egileak manatuak dira biziki erne ibiltzera.











