Herriz Herri - Heleta (NB) | 2023ko Uztailaren 13a

Dolu - Kabalkada

Dolu%20-%20Kabalkada

Dolu

Bere azken egoitzara segitu dugu Jacqueline Cadet, 82 urtetan, bere ehortz egunean bete dituenak. Guretako Jacqueline Kurutxetakoa zen. Ez usu ikusia izanagatik, Heletari beti atxikia egon da, Parisen egina zuen bere bizia, familia han altxatua, bere senarra duela zenbait urte gure herrian ehortzia. Gure doluminak heriotza hortaz joak diren guzieri, haurretatik haste.

Kabalkada

Joan den astean Herria kasetak, Menaneri esker, ikusi dugu Heletan ez gaudela geldirik. Izpiritu ala oinak ari dira zalu zalua ernatzen, arrunt pikoan izaiteko tenoreko, urrats desberdinak xuxenduak, kantuko gorabeherak berdinduak, loria baita entzutea eta segeretu handikoa baita antzerkia. Oraino ez dakigu sujeta, hortakoz uztailaren 30ean jin ikustera (16:00) eta zendako ez hor ez baduzu dena konprenitu, berriz emanen da agorrilaren 5ean, tenore berean. Xehetasun gehiago geroxeago.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016