Herriz Herri - Baiona (L) | 2023ko Uztailaren 13a
Herriko bestak - Euskal Herria koloretan - Autokromoak 1907-1935
Herriko bestak
Baionako bestak hurbiltzen ari dira, uztailaren 26tik 30era iraganen dira. Karia horretara, elkarte anitzek egitarau berezia antolatzen dute, besta alternatiboa deitzen dena, Baiona ttipi auzoan iragaiten dira. Aitzin jasta bezala, elkarte zenbaitzuk jadanik beren egitaraua presentatua dute. Patxa Plaza kolektiboak berriki obrak egin ditu, herritar anitzen laguntzarekin, gune sinboliko horren berriz bereganatzeko parada ona.
Patxokiak, asteazkenetik igandera, bere egoitzan arroltze eta xingar eguerdi guziz proposatuko du. Arratsetan kontzertuak iraganen dira. Bestalde goizero afixa-kolaketak antolatuko dira, martxan diren kanpaineri eta datozen ekitaldieri buruz komunikatzeko gisan. Hori guzia segurtatzeko, laguntzaileak bilatzen ditu, izena emaiteko sare sozialetik egin daiteke.
Zizpa Gaztetxeak ere bere egitaraua presentatu berri du. Baionako bestak herrikoiak, euskaldunak eta feministak izan daitezen helburuarekin, egitarau aberatsa proposatzen du.
Eusko Moneta mahaiak atxikiko ditu, elkarteak eramaiten duen lanaren ezagutarazteko, bai eta alda-gune gisa, auzo hortan izanen da.
Euskal Herria koloretan - Autokromoak 1907-1935
Autokromoak argazkiak hartzeko lehen metodoa zen. Garai hartako argazkiek orduetako jendartea zein nolakoa zen erakusten dute. Baionako eta Bilboko Euskal Museoek, XX. mendeko lehen hamarkadetako Euskal Herrian zehar ibiltzeko bidaia proposatzen duen erakusketa osatu dute. Artoski egin ikerketa-lanaren ondorioz, bilduma pribatu eta publikoen bidez identifikatu 1.000 euskal autokromo baino gehiagoren artean, 225 argazki ikusgai dira.
Erakusketa Euskal Museoan, asteartetik igandera idekia da, salbu astelehenetan eta ostegun goizetan (10:00-18:00).











