Euskal diaspora | 2023ko Uztailaren 13a

North Queensland-eko euskal etxe australiarrak 20 urte bete ditu

Joseba Etxarri

North%20Queensland-eko%20euskal%20etxe%20australiarrak%2020%20urte%20bete%20ditu

Argazki-oina:

Ezkerreko argazkian, Peter 'Pedro' Mendiolea 'North Queensland Basque Club'eko lehendakaria jendeari mintzo.

Eskuinekoan, elgarretaratzeko lau irudi, zerbitzari, partaide, familia eta dantzariak (argazkiak NQBC)

---------------------

TOWNSVILLE, AUSTRALIA. Hogei urte bete, eta ederki asko ospatu zuen uztailaren 2an, igandea, Townsville hiriko udal parke baten erdian, Udalak utzirik, duen egoitza dotorean, arbolez eta berdegune batez inguraturik. Berrehun eta hamabost pertsonek hartu zuten parte egun osoko ospakizunean, "heietarik 171 helduak, 29 ikasle eta nerabeak, eta beste 15 umeak" zirela, elkarteko lehendakari Peter 'Pedro' Mendioleak HERRIAri hala adierazirik. Hiruzpalau belaunaldi bildu ziren, gehientsuenak Australian sortu euskal arrazakoak, Euskal Herrian sortu adineko emigrante batzuk, eta baita Euskal Etxeko bazkideen lagun batzuk ere. Bertan zen zaharrena, 96 urteko Felisa Azpiri zen, muxikarra (Bizkaia) eta gazteena, 10 bat eguneko Storm izeneko neskato txikia, ama, gernikar jatorriko Erika, eta aita Maakirekin bertaratua, Townsvillera aldatu berriak.

Townsvilleko andere auzapez Jenny Hill ere bildu zen, eta Pedro Mendioleak egin bezala, bertaraturikoeri zuzendu zitzaien, eskerrak eta zorionak emanez "euskal elkarteak egiten duen lanagatik Australiaren identitate multikulturala atxikitzen". Ohorezko aurreskua ere dantzatu zuen Ainara dantzari gazteak, eta Ainarak berak trebatu neskato eta ume talde batek Zazpi Jauzi eta Donostiako Danborrada dantzatu zuten, AEBko Boiseko moldean. Besta osoa eta baita janaria ere EEko kideek prestatu eta zerbitzatu zuten.

Arratsaldez, eta Sanfermin egunetan girenez, 'Running of the bulls' edo entzierro jolas bat obratu zuten haurrentzat. Txinga-proba ere egin zuten, Maaki Onekawa À¢'€'"Storm-en aitaÀ¢'€'" txapeldun. Euskal erakusketa bat ere muntatu zen eraikinaren barnean, familia euskaldunek eman tresna eta objektuekin. Zorionak, eta beste 20 urtez, Townsvilleko euskaldunak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016