Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023ko Uztailaren 13a

Manifestaldia - Donapaleuko pilota plazaren 100. urtemuga - Bideaken "Horpiste" - Amikuzeko elkarteen topagunea - Gauargi

Manifestaldia%20-%20Donapaleuko%20pilota%20plazaren%20100.%20urtemuga%20-%20Bideaken%20Horpiste%20-%20Amikuzeko%20elkarteen%20topagunea%20-%20Gauargi

Donapaleuko manifestaldia

Ehunka laborari, kontsumitzaile, hautetsi... joan den ibiakoitzean Donapaleun bildu dira kanpoko hazkuntza sustengatzeko. Zazpi urte hegazti gripea sartua dela etxalde anitzetan eta birusari buruz plantan eman neurriak alfer agertzen direla! ELBek aspaldi huntan Frantziako estatuaren jokamoldea salatzen du. Bere ustez administrazioak laborantza ttipien geroa arriskuan ezartzen du, hegaztiak barnean zerratzea inposatuz. Gainera hori errefusatzen dutenek, joan den larrazkenetik goiti legez kanpo jartzen direla salatu dute. Mintzatu diren laborari eta ordezkariendako, batzu Gers edo Landesetik etorririk, estatuaren egin moldea laborantza industrialaren sustengatzeko asmatua da. ELBek ministeritzari neurri sanitario bereziak eskatzen ditu, kanpoko hazkuntzaren hautua egin dutenen defendatzeko. Dosierra ministerioko mahai gainean da eta mementoko ez da erantzunik atera.

Mintzaldien ondotik, manifestalariek Donapaleuko itzulia egin dute. Parte hartzaileak eskertuak izan dira, baita ere hor ziren auzapezak, Etchaniz deputatua, Espagnac senataria, Sainte-Marie Akitaniako hautetsia besteak beste. ELBek hauen sustengua galdatu du, ondoko aste eta hilabetetan laborantza ttipien aldeko kuadro berezi bat plantan ezartzeko.

Donapaleuko pilota plazaren 100. urtemuga ospatua

Duela hamar egun, uztailaren 2an, Pierre Gueraçague pilota plazaren 100. urtemuga ederki ospatua izan da Donapaleun, denbora ez alde izanik ere. Goizeko mezaren ondotik, Charles Massondo auzapezak eta Pettan Ayçaguer kirol axuantak gomitatueri ongi etorri beroena eskaini diete. Plazaren historia azaldu ondoan, leku hortan arizan diren jokolari garrantzitsuenen izenak oroitaraziak izan dira. Horien izenean, Beñat Hourregue eta Claude Ithurriscq-ek oroimenaren sinboloa eskuratu dute. Pilota sailean parte hartu duten laguntzaile guzien izenean, Didier Erguy USSPko arduraduna ohoratua izan da, baita ere indar jokoez okupatzen den Jean Louis Fourcade.

Ondotik aperitifa eta bazkaria merkatu estalian eskainiak izan dira.

Arratsaldean, iguzkia lagun pilota partidak jokatu ahal izan dira. Joko garbi seniorretan, Donapaleuko Paxkal Carrecabe, Beñat Franchisteguy, Eneko Sarratia nagusitu dira Nabarrengoseko Fabien Vilain, Tauzin anaieri, 40/33. Errebotean, gazte sailean, Donapaleuko ekipoak Azkainekoa garraitu du, 10/4.

Pilota plazaren 100. urtemuga hori oroitarazia izanen da, uda huntan pilotarieri dedikatu argazki erakusketa handi baten bidez.

Kontzertua Bideaken "Horpiste" bikotearekin

Ostegun huntan, uztailaren 13an, kontzertu baten entzuteko parada emana da, Bideaken (18:00). Hor ariko dira Carine Honorat eta Laurence Bancaud, "Horspiste" bikotea. Xehetasun gehiagorendako contact@chemins-bideak.com.

Amikuzeko elkarteen topagunea Donapaleun

Elkarteen aktibitateak hobeki ezagutzeko, foro bat antolatua da, irailaren 2an, ibiakoitzez (9:00-13:00), Donapaleuko merkatu estalian. Interesatuak diren elkarteak uztailaren 15eko gomitatuak dira beren izena emaitera: assoculture@saint-palais.fr edo 06 82 38 79 08.

Gauargi festibala Donapaleun

Ezpeletan antolatua den dantzaldi horren ikusteko parada Donapaleun ukanen dugu, uztailaren 18an (20:30). 2018 eta 2019ko arrakasta ikusiz, pentsatzekoa da aurten ere publikoa hor izanen dela. Aldi huntan, Estatu Batuetako dantzariak agertuko dira, "Idaho Rocky Mountain Express" taldekoak eta hauekin "Lous Bidaous" Bokalekoak eta "Bithindarrak". USSP zangobaloi elkarteak antolatzen du gaualdi hau. Sartzea 10€ helduentzat eta 6€, hamalau urtez azpikoentzat

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016