Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2023ko Uztailaren 13a

"Udada" festibala

Udada%20festibala

Uztailaren 13an hasirik 15a arte iraunen du "Udada" festibala Moï-Moï kolektiboak sortua du. Festibalaren helburua da, auzoetako herritarren eta lagunen artean harremana sortzea, elkarbizitza aldarrikatzeko.

Pandemia garaian galeria eta kafetegi tipi bat ideki zuen, Udada Artshop izenarekin, hemengo eta munduko kulturak nahasiz. Festibala bide beretik doa, ez du diziplina batean kokatu nahi, baizik eta bizitza heldu den bezala hartzean, topaketak eginez. Ikusgarriak leku desberdinetan iraganen dira: Ducontenia, Harriet Baita... eta hiri erdian.

Xehetasunentzat contact@collectifmoimoi.com edo 06-88-46-29-57.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016