Han eta Hemen | 2023ko Uztailaren 13a

SIBASTARRAK pastorala Urdiñarben!

Aitzina Be alkartea

SIBASTARRAK%20pastorala%20Urdinarben!

Uztail hatsarre hontan, bada zer egina Urdiñarbeko herrian. Nolaz ez! Pastoral emanaldiak hüillantzen ari dira eta antolaketa handia bada sail desberdinetan. Arizaleentako azken mustrakak, dendarisentako azken jauntsien prestatzeak lagüntzaleentako muntaketa lanak hasiko dira.

Hiru emanaldiak, üztailaren 30ean eta agorrilaren 6an igantearekin eta agorrilaren 4an ostiral arratsarekin izanen dira.

Salment güneak:

Ikustera jiteko, ostiral hontarik aitzina (üztailaren 7tik harat) txartelak salgei dirate salment güne desberdinetaneta horien esküratzeko hüillantü beharko da:

- Urdiñarben: Xistera jatetxean.

- Maulen: Euskalduna jatetxean.

- Atharratzen: Piellenea jatetxean.

- Donapaleün: La Ferme Souletine saltegian.

- Donibane Garazin: Parisenean

- Baionan: Elkar dendan

Interneten bidez: Helloasso-n (Pastorale SIBASTARRAK pastorala).

Leküen telefonaz erreserbatzea ez da posible.

Sartzea 15 eurotan da, ordainketarentako: xekez "Aitzina be"-ren izenean, likidoz ala euskoz, honhartürik dira.

12 urte petik düen haurrentako kitorik da, bena haur batekin horra balin bazidee galteginik da salment güne horietan erraitea zonbat diratekean (antolaketarentako, aitzinetik jakiteko).


Pastoral egünak:

Uztailaren 30ean eta agorrilaren 6an

- Meza, elizan (10:00).

- Karrika üngürüa (11:00).

- Ikastolako bazkaria / pastetx (13:00).

- Pastorala (15:30).

Agorrilaren 4an, ostiral gaüan

- Karrika üngürüa (18:30)

- Jan eta edateko lekün gainean (19:00).

- Pastorala (20:30)


Aparkatzeko lekü badate arrabotü ondoan ahalmen ürriko jenteentako, igarangia ere bai pastoral günealat hüillantzeko eta ikusteko.

Bazkarien aldetik, leküen aitzinetik begiratzeko: deit Pantxika 06-81-81-14-39.

Libürüak 5eurotan salgei izanen dira eta bazkaria 20€.

Xehetarzün haboroentako deit: 06-30-43-85-81.

Azken abisua! Aroaren aldetik, iganteetan zinez bero egiten balin badü, pastorala goizan emanik date. Hala bada aitzinetik jakinaraziko dügü.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2023/07/13

Iparraldeko ikastolek 50. urtebetetzeak ospatu

Iparraldeko%20ikastolek%2050.%20urtebetetzeak%20ospatu

Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa, Iparraldean murgiltze eredua osoki eskaintzen duen sare bakarra da. Gaur egun 4.200 ikasle eskolatzen ditu, 38 ikastetxetan (33 ikastola, 4 kolegio eta lizeoa, beste kolegio baten eraikitzen ari dira Senperen). Baina zein da hauen historia? Noiz eta nola sortu ziren? Jendarteak eta hautetsiek lagundu zituztena?

Gehienek gogoan dukete Arrangoitzen sortu zela Iparraldeko lehen ikastola 1969an Argitxu Nobliaren zuzendaritzapean. Emeki-emeki besteak sortu ziren, aurten, sekulan ez bezala, ikastola andana batek bere 50 urteak ospatu ditu, hala nola Hazparnen, Donibane Garazin, Maulen, Uztaritzen... etab. Ikasturtean zehar animazio desberdinak antolatuak izan dira, haurrentzat, burasoentzat, bai eta publiko zabalarentzat. 50. urtebetetzeen karietara antolatu animazioen...

Irakurri segida

3698. zbk

Gure Hitza | 2023/07/13

Desobedientzia zibila: beharrezko arma baketsua

Menane Oxandabaratz

Sektore desberdinetako mugimenduek kudeaturik, mobilizazio azkarrak iragaiten dira, bereziki ingurumen proiektu ikaragarrien edo(ta) etxe eta lur prezio ezin sinetsien kontra.

Lur eta etxe prezio saltze munstroek eta erosteko prest direnek, ondorioztatzen dute espekulazioaren kontra altxatzea. Ehunka jendek ezin dutelarik alokatu eta oraino gutiago erosi! Holako gertakarien aitzinean desobeditzeko bidearen hartzea beharrezkoa da.

Desobedientzia zibila bidegabetzat jotzen den lege, arau ala jukutria geldiarazteko borrokatzeko molde bat da, modu baketsuan, publikoki asumitua. Desobedientzia zibila berez indarkeriarik gabeko erresistentzia da. Holako eginbideak beharrezkoak dira, zuzena kausitzen ez den egoera baten kontra altxatzeko, saihesten du beste bortizkeria bati buruz joaitea. Hemen berean aspaldiko urtetan holako borrokak eramanak izan dira.

Seaska sortu zenetik, euskararen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016