Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024ko Otsailaren 15a

Goiti Aire: elkarte dinamikoa!

Goiti%20Aire:%20elkarte%20dinamikoa!

Goiti Aire: elkarte dinamikoa!

Goiti Aire 3. adinekoen elkarteak, bere urteko biltzar nagusia joan den otsailaren 6an egin du, 40 bat kide bilduz Denen Etxean.

Jean Louis Duguine lehendakariak Arno Gastambide Aiherrako auzapezari eta Mayie Leparoux departamenduko "Générations Mouvements" elkarteko ardunadurari ongi etorria eginez hasi du bilkura.

Urteko bilana - Marie Josée Baum elkarteko idazkariak joan den urteko harat hunaten berri eman du. Orokorki urtea ongi iragan da. Aste oroz elkartzen dira batzu eta beste mus partidetan, oinezko ibilaldietan eta petanka saioetan parte hartzeko. Jokoan aritzeko maiatzean eta abenduan bi arratsalde arrakastatsu antolatu zituzten eta bi ateraldi Bastida eta Donamartiriko elkarteekin: ekainean Nafarroako Erriberri herri ederrera eta buruilean Lurdara (Ezkoaren erakustokia) eta Betharrameko harpeetara. Bestalde, agorrilean Donostiako Aste Nagusiko suzirien ikusgarrian izan ziren, Hendaiatik ur-ontziz joanik. Azkenik, urrian Gozategia ostatuak muntatu bazkari on batek 50 kide bildu zituen, giro onean.

Bernadette Arhancetek bere aldetik orori konduen berri eman du, azpimarratuz iragan urtea 604€ko etekinarekin bururatu zela, eskertuz talo (herriko besten kari ostiralarekin) eta arno saltzen arizan diren kideak, emaitza pollita utziz ekitaldi bakoitzean. Orotara elkarteak 91 kide biltzen ditu, eta urtesaria 22€koa da.

Proiektuak - Azkenik Jean-Louis Duguine lehendakariak irakurri txosten moralean zehaztu du eguneko ateraldiak autobusez eginak direlarik, auzo herrietako taldeekin egiten direla, gastuak arintzeko gisan, hala nola Donamartiri eta Bastidakoekin. 2024ko bi ateraldi proposatuak dira: maiatzean Donostiako akuarioaren bisita, baita Hendaian Abbadiako gazteluarena eta buruilean Mauleko gaztain etxearen bisita, arratsaldearekin Gurs-eko kanpamentuarena, hau Biarnon. Aurten ere formakuntzak antolatuko dira, bereziki sokorriari eta osagarriari buruzkoak. Txosten moralari dagokionez, azpimarratzekoa da bi hizkuntzetan irakurria izan dela, Frantxua Christyk segurtatuz euskarazko partea.

Parte hartzaileekin gaiak eztabaidaturik eta konduak eta txosten ezberdinak baieztaturik bururatu da biltzar nagusia. Ondotik, 55 kide bildu dira tokian berean hurrupaldiaren eta ahotik ezin utzizko bazkariaren partekatzeko, giro onean. Bide on Goiti Aire elkarteari!

Eskola giristinoaren 36. mus zoingehiagoka

Heldu den otsailaren 25ean, igande arratsaldearekin eskola giristinoko burasoek gomitatzen gaituzte, Denen Etxean antolatzen duten mus zoingehiagokara. Gertakari hau, urte guziz garai berean antolatua da, aurtengoa hogeita hamaseigarrena izanen da.

Denen Etxean arratsaldean partida hasiko dira (15:00), haatik izen emaitea egunean beren eginen da (14:00), honekin betan 12 euro ordaindu beharko da. Txapeldunentzat, 700 euroko saria eskainiko da, finalistentzat 250 eurokoa. Beste sari andana bat ere banatuko dute, tokiko enpresa ala ofizialen laguntzari esker. Ez ahantz, arratsalde guzian edari, talo eta matahami, izanen da nun zer goxa. Usaian bezala, arratsaldearen ongi bururatzeko, tokian berean afaltzen ahalko da (19:00), 10 eurotan (arroltze moleta artekiarekin eta deserta). Ongi etorri deneri.

40 urteko adiskidantza Aiherra eta Antzuolaren artean

1984an aihertarrak eta antzuolarrak elkartzen hasi ziren. Geroztik urak bide egin du, orduko elkartzea iraunkortu baita, urteetan zehar antolatu ekitaldi andanaren bidez. Hogei urteren buruan bi herrien arteko parekatzea ofizialdu zen, 2004an izenpetuz bi herrien arteko lehen hitzarmena. Hamar urteren buruan, 2 auzapezek bigarren hitzarmena izenpetu zuten, 2014ko azaroaren 22an. Aurten Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetzeak 40 urte beteko ditu.

Horren ospatzeko Beltzuntze elkarteak gomitatzen gaitu bi data hauen notatzera: martxoaren 10a (igandea) eta apirilaren 13a (larunbata).

- Martxoran 10eko eguna: Gipuzkoako Segura herrian "Iparra-Hegoa" besta egunean parte hartuko dute aihertar eta antzuolarrek. Ez da ahantzi behar Aiherratik Antzuolarateko "Mugak zubi" oinezko ibilbidea Seguratik pasatzen dela... Estakuru ona beraz 2 herrien arteko parekatzearen ospatzen Seguran hastea. Bazkari herrikoia Kuxkuxtu txarangak animatuko du. Autobusa Aiherratik goizean abiatuko da (9:00), eta (20:00) Aiherrara itzultzea pentsatua da. Autobusarentzat, eta bazkariarentzat, izena beltzuntzeelkartea@gmail.com helbidera idatziz eman behar da.

- Apirilaren 13a: antzuolarrek aihertarrak errezibituko dituzte, 40 urteak han ospatzeko. Urrian aihertarren aldi izanen da antzuolarren Aiherran errezibitzea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016