Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024ko Otsailaren 15a

Sortze - Kantaldi

Sortze

Iragan astean, berri ona jakin da. Etxeberriko familia haur batez emendatu da. Francis Hualde eta Karine Maitiari seme baten ondotik, alaba bat, Intza, sortu zaiote. Orain, Mattin-ek lagun bat ukanen du jostatzeko. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Intza sortu berriari.

Kantaldi

Otsailaren 25ean kantaldia izanen da Sanoki gelan (15:30). Lehen partean kantari gazteeri emanen zaie lekua, hala nola Mattin Brust eta Adrien Antchagnori eta bigarren partean Miren, Amaia eta Paxkalin Aire ditugu entzunen, Sebastien Desgrans akordeonistak lagundurik.

Ondotik Mendi Alde eskolako burasoek prestatu talo eta edariak gozatzen ahalko dira lekuan berean.Kantaldi hau "aitzina kantatuz" sailean sartzen da, erran nahi baita erregularki Sanoki salan proposatuz kantari ezagun ala hasi berrieri kantatzeko okasionea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3725. zbk

Gure Hitza | 2024/02/15

Denek bat ala denek ken bat?

Ainhoa Etchenique

Euskal Herrian lurraldearen, hizkuntzaren, kulturaren eta dretxoen alde borrokak eramaiten ditugu. Alta, herriaren baitan bata-bertzearen kontra borrokatzen ari girela iduritzen zait. Ikastoletan Euskal Herriko mapa desberdina irakatsi al digute?

Hegoaldera arraun egiterat joaten naiz, hainbat arraun elkarteetatik pasa naiz, eta beti gauza bera pasa zait: atzerritar bezala errezibitua izan naiz. Ni arraun egiterat etorri naiz, ez nire nortasuna frogatu eta borrokatu behar izaiterat. Bertako jendeek "frantsesa" naizela uste dute, ez dute ulertzen Ipar Euskal Herrian ere euskaraz mintzo girela, euskal kultura dugula, ikastolak badirela, borroka berak ditugula... Batzuentzat, Ipar Euskal Herria ezagutzen ez den eta ezagutu nahi ez den xilo ilun eta sakona dela iduritzen zait. Sentsazioa dut gehiketa baino gehiago zatiketa egiten ari girela.

Hegoaldeko pertsona batek herrian bertan...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016